Gizakion ileak duen erresistentzia-pisu erlazioa altzairuak duen erlazioarekin alderatzeko modukoa da. Gainera, hautsi aurretik, % 70erainoko deformazioa jasan ahal du. Eta horrez gain, ura aldaratzen du eta biodegradagarria da. Herbehereetako Zsofia Kollar diseinatzaileak ahalmen hori guztia ikusi zuen eta ilea ehun-ekoizpenean lehengai moduan aprobetxatu ahal izateko enpresa bat sortu zuen.

Lizarratik (Nafarroa) gertu dagoen herri txiki bat da Zabal, eta bertan bizi da eta lan egiten du Jesús Prietok, Amaia alabarekin. Ekonomia zirkularra eta 0 hondakina beren eguneroko zereginaren leitmotiva bihurtu da, eta ekodiseinua, bizitza osoa egiten daramana izendatzeko ikasi behar izan duen adiera berria. Ardo-upelen upa-oholak erabilita lanparak egiteko erabiltzen duen tailerrean hartu gaitu.