Adin guztietako ibiltariak gerturatzen dira Irati ibaiaren ertzera oinetako erosoekin, entzungailuekin eta smartphone batekin, beste garai batzuez hitz egiten duten ahotsek eta akordeek 90 minutuan limurtzen uzteko prest. Agoizko bizilagunen ahotsak dira, ibaiaren gaineko oroitzapenak partekatzen dituztenak, eta, aldi berean, ingurune horretako landaredia deskribatzen dutenak.
“Caminar Aoiz – Agoitz ibilian” proiektua da, eta Laida Azkona eta Txalo Toloza ditu liderrak.

Iruñerriko Mankomunitateak Mancorutas web aplikazioa jarri du abian, hiru ibilbide proposatzen dituen tresna: bi ibilbide, Arga ibaia eta Ultzama ibaia, helduentzat bideratutakoak; eta Birus Ibaian Gora, ibilbide gamifikatua, familia osoarentzat pentsatua. Helburua da Iruñerriko Ibai Parkean egiten den paseoaz gozatzea eta, aldi berean, ondare historikoari, florari eta faunari buruzko informazioa jasotzea.

Iruñerriko Mankomunitateak azterlan bat agindu du, gaueko lepidopteroen (tximeletak eta sitsak) presentzia aztertzeko Iruñerriko Ibai Parkearen zenbait gunetan. Helburua da intsektuen ordena horren ugaritasuna eta dibertsitatea mugatu eta zehaztea, parkeko eremu desberdinetan egiten den erabilera publikoaren arabera.