Duela 30 urte, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Batzar Nagusiak martxoaren 22a Uraren Mundu Eguna izendatu zuen. Geroztik, egun hori ospatzen dugu, naturako elementu horren garrantziari buruz hausnartzeko aitzakia moduan.
Aurten, arreta ur gezan jarriko da, eta, are zehazkiago, akuiferoetan dagoen ur gezan. ‘Lurpeko ura – Ikusezina ikusgai egiten’ lelopean, baliabide hori desagertzeak mundu osoko biztanleriarentzat edukiko lituzkeen ondorio larriak erakutsi nahi dira.

2018an, luiziak gertatzeko arriskua zela eta, obrak egin behar izan ziren Artetako iturburuaren ahoa eta zaindariaren etxea (Iruñerriko Mankomunitateko Informazio Zentroa) mugatzen dituen eskuineko hegala tinkotzeko. Helikopteroak, langile taldeak eta makineria uraren zurrumurrua nagusi den leku batean sartu ziren. Beharrezkoa zen, haren ahotsa berriro entzun nahi bagenuen.

Mugaz haraindiko lankidetzarako proiektua, landako eta mendiko inguruetan bizikletaz ibiltzea sustatzeko helburuarekin. EuroVelo 3 ibilbidearekin, ardatz egituratzailearekin, landa-arloko herriak konektatuko dituzten bizikleta-ibilbideen sarea. Konektibitate jasangarria herrien artean, landako eta hiriko esparruaren arteko batasunari eusteko. Hori guztia da Bicimugi, une honetan adineko pertsonak edo mugikortasun murriztua dutenak triziklo-bizikleta elektriko egokituan paseatzeko boluntarioak biltzen ari den proiektua.

Ekonomia zirkularra, birziklapena, berrerabiltzea, ingurumen-aktibismoa, gizarte-ekintza… Hitz eta termino horiek guztiak existitzen ziren duela berrogeita hamar urte, eta denborarekin esanahi berria hartzen joan dira, zenbait erakunderi esker, besteak beste, Nafarroako Emausko Trapuketariei esker.

2010ean jarri zen martxan Biointegra proiektua, Orreagan, Aspace Navarra fundazioak eta Intia sozietate publikoak sustatuta. Proiektu iraunkorra, ekologikoa, inklusiboa eta hurbilekoa da, behi-aziendaren zaintza ekologikoa egitea eta ondoren esneki ekologikoak sortzea dakarren sistema bat sustatzeko sortua. Egun, zortzi pertsonari ematen die lana, haietako sei desgaitasunen bat dutenak.

Ángel Gil Gómezek errealitate areagotuko kutxa bat sortu du, ikasgelan geologia eta geografia erakusteko DBHko ikasleei. Duela hiru urte bururatu zitzaion ideia, ohartu zenean ikasleek ez zutela ulertzen topografiaren kontzeptua, ez eta egiten zituzten kalkuluak, ez eta sestra-kurbak ere… Horri konponbide bat eman nahian, arsandbox bat aurkitu zuen Ameriketako Estatu Batuetan eta hura erabiltzen zuen unibertsitatearekin harremanetan jarri zen. Orain, bere hondar-kutxak uraren zikloa, sumendiak, koladak, tsunamiak, presen hausturak eta ohiz kanpoko uraldiak azaltzen ditu.

Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da, eta helburua du zientziaren arloko bokazioak sustatzea emakumeen eta nesken ingurunean, eta bai emakumeek eta neskek zientzia eskuratzea eta hartan parte-hartze osoa eta bidezkoa izatea lortzea ere. Izan ere, nahiz eta haien presentzia eta jarduna handitu den, emakumeek gutxiengoa izaten jarraitzen dute informatikan, informazio digitalaren teknologian, fisikan, matematikan eta ingeniaritzan.

Zer gertatzen da bolalumaren tinta amaitzen denean? Plastikoa, metala, tintaren beraren hondakinak… Zer motatako hondakinak dira? Zein edukiontzitara bota behar dugu? Birzikla daitezke? TerraCycle enpresak programa bat jarri zuen abian duela 10 urte, eta haren bidez hondakin horien 638.000 kilogramo baino gehiago bildu ditu mundu osoan.

Peli, krispetak, lagunak eta TikTok bideoak. Tartean ingurumen-aktibismoa piztea nerabeengan, ingurunearekiko errespetua sustatzeaz gain.  Horixe da Iruñeko Udalaren COworkids programaren barnean dagoen #krispetaktiktoken ekimenak eskaintzen duena. Jarduera horretan Tiktok sare soziala ikaskuntzarako eta elkarlanerako tresna bihurtzen da.

Copyright by World Economic Forum / Valeriano Di Domenico

Txadeko komunitate nomada batean Hindou Oumarou Ibrahim ingurumen-aktibistaren ahotsa altxatu da, aldaketa klimatikoak bere errealitatea nola aldatzen duen ikusten baitu. Lanbidez geografoa da, eskura zituen teknologia, zientzia eta antzinako ezagutzak batu ditu, eta partaidetza-prozesu bat jarri du abian, bere komunitateko kideek 3D mapa eta maketak osa ditzaten, larre, fruta-arbola eta sendabelarrik onenak non dauden adierazteko.