Posted

RECIDA, ingurumen- komunikazio baliabideak partekatzeko plataforma

Estatuko 17 autonomia-erkidegoetako eta Ceuta hiriko 150 dokumentazio-zentrok, ikerketa-zentrok, erakunde publikok, eta ingurumeneko eta naturgune babestuetako liburutegik baino gehiagok eratuta dago. Eta bere xedea da baliabideak optimizatzea eta informazioaren trukea bultzatzea ingurumenaren sektorean, eta bai ingurumenaren arloko informazioa eta dokumentazioa eskuratzea erraztea ere.

- - - - - - -

Ingurumenaren arloko informazio- eta dokumentazio-zentroen Espainiako sare nazionala, RECIDA, 2004an sortu zen, eta Estatuko autonomia-erkidegoetako 150 dokumentazio-zentrok, ikerketa-zentrok, erakunde publikok eta ingurumeneko eta naturgune babestuetako liburutegik baino gehiagok osatuta dago. Hartara, horrek ahalbidetzen dio ingurumeneko gaien aukera zabal bati heltzea, ikuspegi anitzetatik.

“Elkartean dauden zentroen profila askotarikoa da, eta, horrenbestez, ingurumenaren alderdi ugari hartzen ditugu barne. Oso transbertsalak gara”, azaldu du Rosario Torilek, Ingurumeneko Zentro Nazionaleko kideak. Zentro hori ere RECIDAren barnean dago.

Baliabideak, ezagutzak eta esperientziak partekatzeko xedearekin sortu zen sarea, ingurumeneko informazioa eskuratzea eta hori kudeatzea hobetzeko, bai profesional eta akademikoei, bai eta herritar orori ere, hartara, kontzienteagoa den eta ingurumenarekiko konpromiso handiagoa hartua duen gizarte bat eratzen laguntzeko.

“Informazioa erraztu nahi dugu, lagungarriak izan, euskarria izan artikulu bat emateko edo PDF bat egiteko denbora laburtzeko… Eta hori iturri fidagarriekin egin nahi dugu. Liburutegi berdeetan lan egiten dugu, eta, beraz, badakigu non bilatu behar den, non arakatu behar den. Gainera, gure iturriak elkarren artean konektatuta daude. Sarean ditugu Estatuko 17 autonomia-erkidegoak eta Ceuta hiria, eta, hortaz, komunikazioa ibili egiten da. Toki batetik sortzen ez dena, beste batetik sortzen da”, zehaztu du Rosariok.

Horrenbestez, RECIDAren xedea da baliabideak optimizatzea eta informazioaren trukea bultzatzea ingurumenaren sektorean, eta bai ingurumenaren arloko informazioa eta dokumentazioa eskuratzea erraztea ere.

Edonola ere, hori ez da helburu bakarra, hauek ere xede baitituzte: kideen artean esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzea sustatzea, sektoreko profesionalen etengabeko prestakuntzan laguntzea, eta kide diren zentroek eskaintzen dituzten zerbitzuen eta dauzkaten bildumen ikusgaitasuna eta inpaktua areagotzea.

RECIDAren barnean, baterako ekimenen, ekitaldi profesionalen eta informazioa eskuratzeko plataformen bidez jartzen da agerian elkarlana, eta horiek guziek kideen arteko loturak indartzen dituzte eta gizarterako eskuragarri dagoen informazioaren kalitatea hobetzen dute. Barne-kooperazioa sustatu ez ezik, ekimen hauek ingurumen-informazioaren kudeaketan eta dibulgazioan efizientzia eta eraginkortasuna handitu ere egiten dute.

Ekimen horietako bat biltzar edo mintegietarako egiten dituen gidak dira. CEDAMAZ erakunde bazkideko Marga Muñoz kideak azaltzen duenaren arabera, “egia da kazetarien taldea, oro har, oso fidagarria dela, baina gakoa denboran eta edukien ontzean dago. Eta gure ustez, horretan ekarpen handia egin dezakegu. Profesionalen lana errazteko gidak egiten ditugu, infoxikazioa izateko. Haietan, biltegi digitalak sortzen ditugu, eta haien barnean webguneak, aldizkarietako artikuluak, jardunaldien agiriak, bibliografia, argazkiak eta beharrezkotzat jotzen den dena sartzen dugu, eskaerei arreta ematen baitiegu”.

Etorkizunari begira, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak barne hartzeko erronka du aurrez aurre RECIDAk, bere zerbitzuak eta norainokoa hedatzeko. Baliabideak digitalizatzea, bilaketa-tresna aurreratuak garatzea eta biltegi irekiak sortzea arlo giltzarriak ditu bere garapenerako. Ahalegin horiek, eskainitako zerbitzuak hobetzeaz gain, audientzia handiago batek ingurumen-informazioa eskuratzea erraztuko dute.

Laburbilduz, ingurumen-informazioa modu zabalago eta eraginkorrago batean eskuratzea sustatzean erakundeen arteko elkarlanaren ahalmenaren adibidea da RECIDA. Sarearen ikuspegi kooperatiboak onurak ekartzen dizkie sareko kideei eta komunitate zientifiko eta profesionalari eta, gainera, eginkizun erabakigarria du ingurumen-erronken gainean informazio hobea duen gizarte bat eratzean.

Sarearen webgunean (recida.net), interesa duten pertsonek behar duten informazioa eskuratu dezakete.

Ingurumen-komunikazioari buruzko informazioa gustuko baduzu, post hauek interegarritzat har ditzakezu:

Ingurumen-komunikazioa, moda ala beharra?

Berriztagarrien krisi batez hitz egin liteke?

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du

Ana Galarraga: “Gizartearen ingurumenarekiko jarrera ez da aldatu”

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.