Luis Merino ingurumen-kazetari eta Energías Renovables aldizkariaren zuzendariaren hitzetan, “zerbait gaizki egiten ari gara, inork ez baditu nahi haize-parkeak edo beste energia berriztagarri batzuk gertu. Argi dago soil-soilik energia berriztagarrietan oinarrituta dagoen energia-eredu batera igaro behar dugula, energia konbentzionalak arazo larriak eragiten ari baitira. Horrek ez du esan nahi, ordea, energia berriztagarriak edozein eratara instalatu ahal direla”.

Eztabaida mahai gainean dago.

Urumea ibaian kanoan egiten diren paseoak eskaintzen dituen enpresa bateko gerentea da Unai Elizasu. Ingurumenarekiko konpromisoa hartuta, paseo horietan ibaia garbitzera gonbidatzen ditu bezeroak, beste garbiketa-jarduera batzuk antolatzen ditu eta hiriaren fisonomiari itxura eman dion –presente dago bere identitatean– eta ahanzturan galtzen diren garaietatik jende eta inguruabar asko ezagutu dituen ibai baten istorioak kontatzen ditu.

Pablo Palazueloren lana inspirazio-iturria izan da, 5 eta 11 urte arteko hogei bat gaztek inguruan egokitu zaien naturarekin bizitzen ikasteko, hura zaintzea baloratuz. “Arteak, naturak bezala, hunkitu egiten gaitu, eta mota honetako jarduerek ekartzen dute inguruan dugunaren jakitunago diren pertsona moduan heztea”, azaldu digu Mar Garcíak, Mancoeducako koordinatzaileak. Hain zuzen, Mancoeduca programak garatu du hain originala den jarduera hau, Nafarroako Unibertsitatearen Museoarekin batera.

Tradizionalki, erlojuen industriak oso kutsagarriak diren materialak erabili izan ditu, hala nola larrua, titanioa eta merkurioa. Eta bitxien industrian, gauza berbera gertatu izan da: ingurumenerako eta gizakiontzako kostu handia duten lehengaiak erabili izan dira. Edonola ere, egungo bezeroek informazio gehiago dute eta sentsibilizatuago daude, eta, ondorioz, ekintza zehatzak exijitzen dituzte produktu horiek egiteko prozesuaren iraunkortasunari dagokionez.

Iruñeko auzo bateko aldizkariak ekimen bat proposatu du, bertako auzolagunek ura birziklatzeko eta hiriko zuhaitzei edaten emateko. Baina helburua askoz harago doa. Roberto Carmona ideiaren aitzindarietako baten arabera, “ekimen honetan garrantzitsua da ingurumen-kontzientziazioa eta ura aurreztu behar dela ulertzea. Horrez gain, ez dugu ahaztu behar garrantzitsua iruditzen zaigula lotura bat sortzea herritarren eta zuhaitzen artean, eta zuhaitzek gizakiontzat dituzten onurak erakustea”.

“Erlaxatzeko, naturaz gozatzeko eta hildako pertsona maitearekin elkartzeko parke bat sortu nahi genuen. Ez mausoleo handirik ez eta panteoirik ere”. Eta badirudi Roques Blanqueseko hilerri hau asmatu zuten pertsonak beren helburua lortzen ari direla.

Berrerabilpenari sormen pitin bat gehitzen badiogu (berriro pentsatzea), funtzionalitate berria lortzen duten objektuen aprobetxamendua da emaitza. Hori da Upcycling, eta horren bidez bazter utzitako produktuak aldatu egiten dira, industria-prozesu bat egin gabe, eta objektu berri bihurtzen dira.

Bartzelonan argi dute bizi-kalitatea hiri berdearen sinonimoa dela. Egiturak polinizatzaileentzat, belar-mozte partzialak, polinizatzaileen erakargarri diren loreez beteriko lorategiak, hiri-egituraren eta alde naturalen arteko trantsizio-guneak zaintzea… Naturguneek hiriko biztanleen osasunean zuzenean eragiten dutela ulertzen den hiri batean gauzatzen dituzten jarduketak dira horiek guztiak.