Ikastetxeko konpost-ontzitik ateratako konpostak elikatzen duen baratze bat haur-eskola baten barnean. 105 bularreko haur, ibiltari eta nagusiri zuzendutako heziketa-proiektua, zuzenean familiengan ondorioa duen ingurumen-sentsibilizaziorako proiektua. Hau “Zentzumenak lantzen” da, duela bi ikasturte Mendillorriko haur-eskolan abian jarri zuten ekimena.
Bertako hazien banku bat, haziak biderkatzeko baratze bat, haziak eta ezagutzak trukatzeko saioak, hiri-baratze bat sortzen ikasteko tailerrak, landareen osasunari edo hazien hautaketari buruzko tailerrak, eta baratzean lantzen diren sendabelarren onuren gaineko beste tailer batzuk. Horiek guztiek osatzen dute Mendillorriko Hazitokia proiektua, Iruñerriko landareen barietateak kontserbatzeko eta natura beti beren aliatu handi moduan ikusi duten pertsonen jakintza eta lan ona sustatzeko asmoa duen ekimen bat.
Institutuaren sarrerako sabaian zintzilik dagoen sare erraldoia, ikasturtean zehar bildutako aluminiozko paper guztiarekin egina eta azkenean Iruñeko Ingurumen Museora eraman zena. Auzoko hondakinen bilketa, LIBERA – MENDI jardueraren bidez, Estatuko Libera proiektuan oinarrituta. “Truke-azoka”, “erosi-erabili-bota” ereduan oinarritutako nerabeen kontsumo-ohiturei buruz ikasleei kontzientzia harrarazteko jarduera. Eta, jakina, ‘Hondakinetatik energiara’ proiektua, konpostaje-prozesutik abiatuta, tresna elektroniko txikiak hornitzeko pila termoelektriko bat sortzean datzana, 2022ko maiatzean, Estatuko Efigy Teknologia Lehiaketaren laugarren edizioan, ‘Proiektu berritzaileena’…