Iruñerriko Mankomunitateak eta TCC Pamplona-k autobus bat eman dute Santo Domingoko udalerriko eskola-garraioaren zerbitzua hobetzeko, Cabo Verden. Dohaintzari esker, “Ayuda contenedores” Nafarroako GKEarekin lankidetzan, eremuko egiturazko pobreziaren aurka borrokatu eta ikasleei segurtasunez eta erosotasunez bidaiatzeko modua eman nahi diete.
Kolonbiako biblioastoa, Thailandiako biblioelefantea, bibliobizikletak, biblionetak eta bibliobusak. Bakartuta dauden herrietara eta husten ari diren eremuetara kultura eta irakurketa helarazteko garraiobide bat modu eraginkorrean erabiltzearen adibideak dira horiek guztiak. Pertsona askorengana iristen den bidaia eta, era berean, ekiditen duena pertsona askok bakarka bidaia bat egin behar izatea.
Paisaia berriro ezagutzeko tresna gisa oinez ibiltzearen esperientzia aldarrikatzen duen artista da Hamish Fulton; bere ingurunera teknologiaren bidez begiratzeko, gizateriak ikusteari utzi dion paisaia hori. Fultonentzat, oinez-ibiltze iragankor eta bakartiak bere ekoizpen artistikoa eratzen du. Ez du esku hartzen paisaian, baizik eta bertatik igarotzen da, begirada erne duela. Bere burua “ibilaldiak egiten dituen artistatzat, eta ez artea egiten duen ibiltaritzat” jotzen du.
Landa-eremuetan mugikortasuna ez da hiri handietakoa bezalakoa. Gehienetan, auto pribatuaren erabilerara murrizten da, sarritan autobusak ordutegi eta ibilbide urriak izaten baititu. Metroak eta tranbiak ez dira haietara iristen. Ia ez dago taxirik. Berehalako mugikortasuneko beharra, ordea, hiri handietan eta herri txikietan existitzen da. Zein da irtenbidea, beraz?
Patxi Mirandak KUDEA>Go! sortu du, elkarlaneko mugikortasunerako plataforma bat, landa-inguruneko herri edo eskualdeetarako.
“Madrilen bizikletaz ibiltzea trebetasun eta arreta handia eskatzen duen arriskuko jarduera da”. Pedalibre elkartearen hitzak dira horiek. Elkarte hori 1982an sortu zuten, 300 bazkide inguru ditu eta hirian bizikletaren erabilera normalizatzearen alde lan egiten du, zalantza praktikoak, teknikoak eta legezkoak argitzen, ikastaroen bidez. Era berean, bi gurpileko ibilgailua konpontzen eta prest jartzen aritzen da La Guindalera auzoan duen tailerrean, eta, oro har, hirian zikloturismoa sustatzen aritzen da.
Urteak daramatzagu klima-aldaketaren aurkako borrokaz eta herrialde guztiek beren berotegi-efektuko gasen isurpenak murriztu behar izateaz hitz egiten. Espainian, atmosferara igorritako CO2gasen isurpen guztien %28,7ren arduraduna da garraioa eta hartan ibilgailu pribatua da arduradun nagusia, Ingurumeneko Kontseilaritzako 2016ko datuen arabera. Hori jakinda, mundu osoko administrazioak ari dira oinezkoaren, bizikletaren eta autobusaren aldeko eta ibilgailu pribatuaren aurkako mugikortasun iraunkor baten alde egin behar izatearen gaineko kontzientzia hartzen. Hartara, 2019ko Mugikortasun Astearen kariaz,…