80. hamarda arte, Artetako akuiferoaren gainean Andia mendilerroko bazkalekuak zeuden, Nafar Komunitate osoko abere-karga handienetakoa zutenak, eta bai Goñibarko herrietako laborantza-azalerak ere. Horregatik, Nafarroako biztanleen erdiei baino gehiagori edateko ematen dieten uraren kalitatea bermatzeko, Iruñerriko Mankomunitateak 113 kilometro koadroko babes-perimetro bat finkatu behar izan zuen. Hona hemen historia.
Andia mendilerroaren erraietan dagoen Artetako akuiferoko urek 1895az geroztik ematen diote edaten Iruñeari. Zailtasun teknikoek, Administrazioaren trabek, tentsio politikoek eta abarrek ez zuten lortu ura udalbatzetara, sozietateetara, industriara eta XIX. mendearen amaieran nabarmen gora egin zuen biztanleria batengana eramateko asmoa zuen proiektu bat zapuztea.