Olioa gure sukalde guztietan aurkitzen dugun produktua da. Izan ere, ia errezeta guztien oinarria da. Baina zer egiten dugu harekin erabili eta gero?
Badakizu Europar Batasunean etxebizitzetan kontsumitzen den olio guztiaren %5 baino ez dela birziklatzen, nahiz eta 2030erako helburua %60 birziklatzea den?
Nafarroan, olio erabilia jatorrian balorizatzeko teknologia bat garatu duen enpresa bat jaio da, hartara, ingurumenari eta ekonomiari eragiten dizkion kalteak ekiditeko. Enpresa horren lehen garapena etxetresna elektriko txiki bat da, olio erabilia hainbat erabileratarako xaboi bihurtzen duena, kapsula biodegradagarrien kit baten bitartez.
Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da, eta helburua du zientziaren arloko bokazioak sustatzea emakumeen eta nesken ingurunean, eta bai emakumeek eta neskek zientzia eskuratzea eta hartan parte-hartze osoa eta bidezkoa izatea lortzea ere. Izan ere, nahiz eta haien presentzia eta jarduna handitu den, emakumeek gutxiengoa izaten jarraitzen dute informatikan, informazio digitalaren teknologian, fisikan, matematikan eta ingeniaritzan.