Droneek ahalbidetzen dute toki zailetara heldu ahal izatea, eta horrek segurtasuna nabarmen hobetzea dakar, pertsonek toki zail edo murriztuetan lan egin behar izatea alde batera uztean. Gainera, teknologia hau erabiltzeak eraginkortasuna areagotzen du, zereginak denbora gutxiagoan osatzeko bidea ematean, horrek kostuak gutxitzea baitakar. Orain, teknologia horri esker Iruñerriko Mankomunitatea bere hornidura eta saneamendu sareak miatzen ari da.

Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiapen-eredu berriek ekarri dute ur-eskaera handitzea, erreserba hidrikoak gutxitzen ari diren une batean.
Datadistako kide Ana Tudelak ohartarazpen hau egin du: “Edateko ura falta zaigu. Eta urik gabe, ez dago bizirik”.

Orain arte, urritik maiatzera arte, ahalik eta ur gehien pilatzen zen Eugiko urtegian, eta, ondoren, Iruñerriko udako eskariari erantzuten zitzaion. Baina klima-aldaketaren ondorioz, euriteen banaketa aldatzen ari da urtean zehar, eta, horregatik, kontrol eta neurri berriak abian jarri behar dira, zalantzazko etorkizun bati aurre egiteko

Kontrolak eta analitikak astero, uretan dauden algen jarraipen estua, edateko on bihurtu aurretiko uraren analisiak egunero eta tenperatura neurtzea. Eugiko urtegia behaketan eta azterketa pean dago etengabe, Iruñerrirako hornikuntza ezin hobea bermatzeko.

1971n lanean hasi zenetik eta 1973an ofizialki inauguratu zutenetik, Eugiko urtegiak edaten ematen die Iruñeari eta Iruñerriari urte osoan. Hori dela-eta, debekatuta dago bertan nabigatzea (motorrarekin eta motorrik gabe), bainatzea eta arrantzan aritzea. Urtegiko uraren bolumena, nagusiki, prezipitazioen mende egoten da, eta egiten den kalitate-kontrola sakona da. Interesa du faunari eta turismoari dagokionez.

Gizakiok ur bila ibili gara betidanik eta eskuratzeko irtenbide asko aurkitzen saiatu gara. Baina, bidean, antzinako ezaguerak alde batera utzi ditugu eta ez dugu ikusi ezaguera horiek ekologiari dagozkion neurri batzuk kontuan hartzen zituztela. Azken bolada honetan, berriz, ingeniaritza ekologikoa asko garatzen ari da, naturan bertan gure arazoak konpontzeko irtenbide anitz dagoela ikusi dugulako.