Ranfurly zuhaitza Sitka izei bat da, eta jenderik gabeko Campbell uhartean dago, Zeelanda Berrian. Planetako “zuhaitz urrutikoentzat” jotzen da, eta, horrez gain, espezie inbaditzailea da, eta horregatik zientzialari batek baino gehiagok desagertzea nahiko luke. Edonola ere, ale hau moztu gabe geldituko da, Ozeano Australean karbono dioxidoa xurgatzearekin eta, beraz, klima-aldaketarekin gertatzen ari dena ulertzeko tresna baliotsua izan baitaiteke.
Aski ezaguna da gure planetan eremu magnetikoaren inbertsioak gertatzen direla aldian behin. Baina orain arte ez zen ulertzen zer ondorio edo inpaktu izan dezaketen bizian eta/edo ingurumenean. Zuhaitz fosil bati esker azkeneko inbertsioan zer gertatu zen ezagutu dute: ozono-geruza hondatu zen eta erradiazio ultramorearen maila eta ionizazio atmosferikoa izugarri handitu zen.
2017ko martxoaren 20an Zeelanda Berriko Parlamentuak lege bat onartu zuen eta haren bidez nortasun juridikoa eman zion Whanganui ibaiari. Hartara, ibaia eta bere elementu guztiak osotasun moduan konfiguratuta gelditu ziren, osotasun zatiezina eta ezin bortxatuzkoa.
Horrek jurisprudentzia ekarri zuen eta ahalbidetu zuen bai Zelanda Berrian bertan, bai atzerritarreko beste leku askotan ere legea aldatzea, parke nazionalak, ibaiak, mendiak eta aintzira babestuta izan daitezen.
Edonola ere, maori herriak ohartarazi nahi du hori ez dela irtenbidea. Benetan beharrezkoa dena pentsamoldea eta jarrera aldatzea dela. Ingurumenak exijitzen diguna ez direla legeak, ardura baizik.