Posted

Landa hesitzea (World Water Day)

80. hamarda arte, Artetako akuiferoaren gainean Andia mendilerroko bazkalekuak zeuden, Nafar Komunitate osoko abere-karga handienetakoa zutenak, eta bai Goñibarko herrietako laborantza-azalerak ere. Horregatik, Nafarroako biztanleen erdiei baino gehiagori edateko ematen dieten uraren kalitatea bermatzeko, Iruñerriko Mankomunitateak 113 kilometro koadroko babes-perimetro bat finkatu behar izan zuen. Hona hemen historia.

- - - - - - - - - - - -

Aurten, Uraren Munduko Egunak ur gezan jarriko du arreta, eta, zehazki, akuiferoetan. “Lur azpiko ura – Ikusezina ikusaraziz” lelopean, baliabide hori gaizki zaindu ezkero, munduko biztanleentzat ekar litzakeen ondorio larriak erakutsi nahi dira. Izan ere, mehatxu larriak jasan behar dituzte, batez ere giza jarduerak eragindakoak.

Nekazaritza eta abeltzaintza akuiferoen kutsadura ekartzen ari dira ongarriengatik, simaurragatik, etab.

Artetako iturburuko lurpeko urak ez ziren mehatxu hauetatik libre geratu. Ollaranen dago, Iruñetik 20 kilometrotara. Iruñerrian kontsumitzen den uraren %50 baino zertxobait gehiago dira, eta Nafarroako biztanleen erdiei baino gehiagori ematen diete edateko ura.  

80. hamarkada arte akuiferoaren gainean, Andia mendilerroko bazkalekuak zeuden, Nafar Komunitate osoko abere-karga handienetakoa zutenak, eta bai Goñibarko herrietako laborantza-azalerak ere.

Garai hartan ohiko zen bezala, ez zegoen inolako figurarik akuiferoa babesteko, eta hartarako babes-sentsibilitatea minimoa zen: leizeak zabortegi moduan erabiltzen ziren, simaurtegiak nonahi kokatzen ziren, eta produktu fitosanitarioen eta albaitaritzakoen ontziak inolako kontrol-motarik gabeko lekuetan jartzen ziren.

Hori guztia mehatxu ikaragarria zen akuiferorako, kareharrizko lurra izatean (karstikoa) erabat iragazkorra baita eta maiz gertatzen baitzen lixibiatuak iragaztea, simaurrenak eta hiri-hondakin solidoenak, gorotz-urenak, ongarrienak, produktu fitosanitarioenak. 

Hori ikusirik, Iruñerriko Mankomunitateak kudeaketak hasi zituen 1990ean Babes Perimetroa deklaratzeko, eta 1997an amaitu zituen. Legezko figura hori izaera horretako lehen deklarazioa izan zen Espainian, eta, gainera, Andiari geografikoki dagokionean, Urbasa eta Andia Natur Parkearen Natura Baliabideak Antolatzeko Planean sartu zen.

Bien bitartean, inguru horretako zabortegi batzuk kendu eta zigilatu ziren. Horrez gain, hondakinak tratatzetik eratorritako edozein arazo baztertzeko, perimetro horren barnean kokatutako herri guztiak Mankomunitateak ematen dituen bilketa- eta tratamendu-zerbitzuen barnean sartu ziren.

Eta azkenik, kutsatzeko ahalmen handiena zuten herrietako hornidura- eta saneamendu-sare guztiak berritu eta hobi septikoak eraiki ziren. Hobi horiek, hain zuzen, Mankomunitateko mantentze-programaren mende egon ziren, hartara, tratatu gabeko gorotz-uren isurketak minimizatu ahal izateko.

Alabaina, jarduketa haiek harridura eta nahasmendua ekarri zuten berekin. Azken batean, perimetroa ezartzea akuiferoa babesteko legezko figura bat zen, Ebroko Ur Konfederazioarekin batera koordinatua, eta Ollaranen eta Goñibarren etorkizuneko hipoteka-mehatxu moduan interpretatu zuten, lurpeko uren kalitatea aldaraz zezakeen edozein jarduera arautzen baitzuen.

Proiektua jendaurrean edukitzeko fasean nabarmendu zen proposatu zen legezko babes-figura ez zela inolako hipoteka inorentzat. Inplikatuta zeuden aldeen artean hainbat negoziazio egin ziren, eta haietan araudia argitu zen, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerak ez mugatzeko bidea eman zuena, proiektuaren babes-izaera arriskuan jarri gabe. Era berean, aholkularitza teknikoa emateko zerbitzu bat sortu zen, hartara, landako profesional guztiek Mankomunitatearen sostengua jaso ahal izateko, eta, aldi berean, erakundeak hobeki ezagutu ahal izateko akuiferoaren gainean garatzen ziren jarduerak.

Sortzen ari zen egoera berriaren aurrean, ezinbestekotzat jo zen herritarren kontzientziazioa bultzatzea lurpeko uren kalteberatasunaren inguruan. Orduan, iturburuan bertan informazio-zentro bat sortzeko ideia eta proiektua jaio zen, ikasleentzat eta herritar ororentzat. Museo interaktibo hori Uraren Ziklo Integralari zegozkion eskola-jardueretarako erreferentzia izango zen. Eta horrez gain, balioko zuen bisitari bakoitzak ezagutzeko bere jokaeraren ondorioak lurpeko uraren kalitatearen gainean.

Hari esker, lagundu zen jarrera aldatzea lurpeko uren arazoen gainean. Izan ere, 1999an iturburua eta interpretazio-zentroa bisitatu zituzten pertsonen %89,4k adierazi zuten instalazioa ezagutzeak ingurumenaren aldeko jarrera izatera bultzatzen zuela.

Egun, zentroa martxan dago eta erreferentziazkoa da; Ollaranek eta Goñibarrek landatarrak izaten jarraitzen dute eta osasun ona dute; eta iturburuak ura jariatzen jarraitzen du. Ur hotza eta gogorra, Iruñerriari edaten ematen diona.

Interesgarria iruditu bazaizu hau, agian gustuko izango dituzu beste post horiek:

Ur-horniduraren historia

Gehiago jakiteko: http://www.mcp.es/sites/default/files/manconecta/centro/recursos/folleto-manantial-de-arteta.pdf

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.