Duela 30 urte, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Batzar Nagusiak martxoaren 22a Uraren Mundu Eguna izendatu zuen. Geroztik, egun hori ospatzen dugu, naturako elementu horren garrantziari buruz hausnartzeko aitzakia moduan.
Aurten, arreta ur gezan jarriko da, eta, are zehazkiago, akuiferoetan dagoen ur gezan. ‘Lurpeko ura – Ikusezina ikusgai egiten’ lelopean, baliabide hori desagertzeak mundu osoko biztanleriarentzat edukiko lituzkeen ondorio larriak erakutsi nahi dira.

80. hamarda arte, Artetako akuiferoaren gainean Andia mendilerroko bazkalekuak zeuden, Nafar Komunitate osoko abere-karga handienetakoa zutenak, eta bai Goñibarko herrietako laborantza-azalerak ere. Horregatik, Nafarroako biztanleen erdiei baino gehiagori edateko ematen dieten uraren kalitatea bermatzeko, Iruñerriko Mankomunitateak 113 kilometro koadroko babes-perimetro bat finkatu behar izan zuen. Hona hemen historia.