Aurreko argitalpen batean adierazi genuen moduan (hemen irakurri), argi esan dezakegu gizakiok, hondakinak botata uztearen bidez, ingurumenean dugun inpaktua munduko herrialde gehienetan aurrez aurre dugun arazo handienetako bat dela.
Egun, ozeanoetan, plastikozko zenbait uharte daude, plastiko-zatiek eratutakoak, batik bat, ontzienek. Ipar Pazifikoan dagoena Alemania, Frantzia eta Espainia elkarrekin bezain handia da.
Plastiko horietatik gehienek kontinenteetan dute jatorria, hau da, barrualdean, lehorrean, botata utzi dira, haizeak eta euriak ibaietara eraman dituzte, eta gero ibaiek, itsasoetaraino.
Izan ere, hondakin plastikoei mugak jartzeko borrokatzen diren ia herrialde guztietan, aurkitzen duten arazo nagusia da gizarte- eta kontsumo-ohiturak aldatu behar izatea, erabilera bakarreko ontziak eta bilgarriak baitira hondakin horien zati handiena.
Horrenbestez, gure itsasoak osasuntsu egoteko, lehenbizi gure ibaiek egon behar dute hala.
Baina zer gertatzen da hiri bateko edo herrialde bateko hondakinak kudeatzeko azpiegitura handiena ibaia bera denean?
Hori da, hain zuzen, Indian gertatzen dena. Herrialde horretan, ibaia kutsatuta egotearen arazoa gehiago dagokio hondakinen bilketa eskas bati, plastikoaren kontsumoari baino. Esate baterako, Ameriketako Estatu Batuetan pertsona bakoitzak 130 kilogramo hondakin plastiko sortzen ditu urtean, eta hori mundu osoko tasa handiena da. Indian, aldiz, 20 kilogramo inguru dira. Baina lehenbiziko herrialdean hondakin horien tratamendu eraginkorra egiten da eta bigarrengoan denak ibaira iristen dira.
Bueno, den-denak ez, herrialdeko sektore informalak, gobernuz kanpoko erakundeek eta partikularrek eratutakoak, funtsezko eginkizuna egiten baitu hondakinen bilketan eta horrek ekartzen du Indian birziklagarriak diren materialen %60 birziklatzea.
Hori alde batera utzirik, gobernua elektrizitatea sortzen duten erraustegiak eraikitzen ari da. Horrez gain, uztailean erabilera bakarreko plastikoak egin eta erabiltzea debekatzen duen araudi bat jarri nahi du martxan, eta 2016az geroztik lanean ari da beste araudi batean, ontzi plastikoak ekoizten dituzten lantegiak behartzeko erabili eta botatzekoak diren bere produktu horiek biltzeak eta birziklatzeak dituen kostuak beren gain hartzera.
Edonola ere, badirudi aipatu den horretatik ezer ez dela izango arazoaren berehalako irtenbidea, legeria nazionala tokian-tokian aplikatzeak denbora asko behar izaten baitu betetzeko.
Gaur-gaurkoz herrialdeko ibai sakratua, Ganges, mundu osoko ibai kutsatuenetako bat da. Ehunka lantegitako isurpenek eta tratatu gabe egunero isurtzen jarraitzen diren hondakin-uren milioika litrok ekartzen dute itsasora ur geza gehien isurtzen duen hirugarren itsaso hau, Amazonas eta Kongo ibaien ondoren, pozoi lorratz bat utzita hiltzea itsasoan.
Ibai horren mende bizi dira Indiako biztanleen %25 baino gehiago, Nepalgo biztanleria osoa eta Bangladeshkoaren zati bat. Igarotzen den toki guztietan gurtzen dute, Ganga amatzat hartzen baitute, arima arazteko ahalmena duen jainkosa biziduna. Eta, gainera, bere urak arazteko propietate magikoa duela uste dute.
Hala ere, badirudi hamarkada amaitu aurretik India hondakinen ibai-bide batean itota egotea, hondakin horietako asko plastikoak izanik. Izan ere, litekeena da Ganga sakratuak ezin izatea horrekin guztiarekin, eta horrek, aldi berean, ekarriko du ibaiaren urak hartzen dituen itsasoa harekin batera itotzea.
Oraindik astirik dugu hori saihesteko.
*Iturria:
2022ko apirilako National Geographic
Utzi erantzuna