2023a hasi zenean, urtarrilaren 1ean 20 gradu zentigradutik gorako tenperaturak izan ziren Europako hainbat tokitan.
Espainian, apirila hilabete bero eta lehorrena izan zen erregistroak daudenetik, erregistratutako batezbestekoaren gainetik 3 gradu zentigraduko balioa izanda.
Erregistroak daudenetik, 2023ko uztaila beroena izan da mundu osoan, eta haren ondoren dago 2023ko abuztua.
Gero eta adostasun handiagoa dago gizateriaren etorkizuna arriskuan jartzen duen berotze global honen arduraduna gizakia dela adieraztean. Eta, paradoxikoki, hau gertatzen ari da bizi-itxaropena historia osoko luzeena denean: inoiz ez gara bizi izan ez urte gehiagoan ez eta baldintza hobeetan ere, medikuntzan eta beste zientzia batzuetan dauden garapenei esker.
Hori dela-eta, hainbat joerak, besteak beste, kornukopiarrak, hutsune garrantzitsu bat aurkitzen dute gure gizartean garatu ahal izateko. Pentsamendu-eskola honek esaten du, klima-krisiaren aurrean, teknologiak konpon ditzakeela gizateriak aurrez aurre dituen eta sortzen ahal zaizkion arazoak.
- Malthusen eta Ilustrazioaren aurkako pentsamendu-joerek eratzen dute, haiek esaten baitzuten biztanleriaren kontrolik gabeko hazkundeak baliabideak ahitzea ekarriko zuela. Ideologo nagusia Julian Simon ekonomista da, eta hainbat zientzialarik, adibidez, AEBetako Fred Singer eta Europako B. Lomborg zientzialariek, beren lanak mugimendu honetara ekartzen dituzte.
Beren teoriaren oinarria hau da: planetan orain Malthusen garaian baino gizaki gehiago gara, dauden eta gertatu diren aurrerabide teknologiko eta zientifikoei esker aurrera egitea lortzen duten gizakiak.
Aurrerabide horiek sortu ahal izateko, merkatuko konkurrentzia librea egotea eta, hartara, denontzat onurak ekarriko dituen berrikuntza loratzea beharrezkoa da, mugimendu horretako kideek esaten dutenez. Hala, estatuak merkatuak arautzetik kanpo egon beharko luke, arautzeak ez bailuke lagunduko zientziaren garapena.
Kontrako ahotsek, ordea, gogorarazten dute aurrerapen tekniko erabakigarri asko kapitalismoa sortu aurretik edo gobernu zentralizatu eta autoritarioek asmatu zituztela, esate baterako, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunarenak.
Beste pentsamendu-ildo batzuek itxaropena bakarrik zientzian eta haren erantzunetan jartzen dute, eta geoingeniaritza irtenbide egingarria izan daitekeela uste dute. Arazoaren ustezko irtenbide hori ardura osoa zientzia-komunitateari helaraztean datza, irtenbide teknologikoak gara ditzan, hala nola eguzki-erradiazioak hartzearen gainean eragina izatea edo atmosferako CO2 gasak hartzen saiatzea, planeta-sistemak aldarazteko maila globalean.
Hala eta guztiz ere, kontrako ahotsek ohartarazten dute horrek guztiak planetarako eta bertako ingurumen-orekarako epe luzera ekarri ahal izango lituzkeen ondorioetan pentsatzea beharrezkoa dela.
Eztabaida mahai gainean dago. Izan ere, E. Mozorovek La locura del solucionismo tecnológico lanean (Soluzionismo teknologikoaren zoramena) gogor kritikatu ditu mota horretako irtenbide teknologikoak, ia “magiazkoak” direnak.
Argi dagoena zera da: klima-aldaketa existitzen da eta bere eraginak nabaritzen ditugu. Krisi-egoera honetan, bi jarrera har daitezke gure etorkizuna salbatzeko: gelditasuna, ezer aldatzeko beranduegi dela pentsatzean; edo klima-larrialdia herritarrentzat garrantzitsua izaten saiatzea eta, hartara, politikarako ere garrantzitsua bihurtzea, hartatik aldaketetan aurrera egin ahal izateko, Emma Harrisek defendatzen duen moduan. Harrisen ustez, beti egin daiteke zerbait eta inoiz ez da beranduegi, nahiz eta dena salbatzeko aukerarik ez egon.
Klima aldaketari buruz gehiago jakin nahi baduzu, irakurri hemen
Iturriak
Oreskes, Naomi eta Conway, Erik; Mercaderes de la duda. Madril: Capitán Swing, 2018.
https://www.nationalgeographic.com.es/medio-ambiente/verano-2023-es-mas-caluroso-que-hay-registros-y-agosto-segundo-mes-mas-caluroso_20687#:~:text=Julio%20de%202023%20ha%20sido,2020%20para%20el%20mismo%20per%C3%ADodo.
Utzi erantzuna