Himalaiako gailur garaietan, Everest handientsua dagoen mendikatean, kutsaduraren kontrako gudu isila egiten ari dira. Urtero, 1.500 eskalatzaile eta mendigoizale inguru, gidariekin eta xerpekin batera, igotzen dira mendi horietara, eta atzean arrasto arbuiagarria uzten dute: oxigeno-botila hutsak, janari-hondarrak eta, batez ere, gorotzak.
Arazo horri irtenbidea emateko, ekimen aitzindaria jarri du abian Nepalek: droneak erabiltzea hondakinak biltzeko.
Estrategia berri hori, hain zuzen, proiektu pilotu baten parte da, zeinak bilatzen duen hondakinak bigarren kanpalekutik, 6.400 metro inguruan kokatua, oinarrizko kanpalekura garraiatzea erraztea, 1.000 metro beherago.
Gainera, hiru mendi giltzarri hauetan joan den apirilaren 11n hasitako garbiketa-kanpaina baten barnean dago: Everest (8.848 metro), Lhotse (8.516 metro) eta Nuptse (7.861 metro) mendietan.
Droneak 6.500 metrorainoko altitudera iristeko eta 30 kilogramorainoko zama garraiatzeko diseinatuta daude. Hala, ekiditen dute xerpek eta Nepalgo armadako soldaduek zeregin desatsegin eta arriskutsu hau egin behar izatea, eguraldi txarraren eta mendiaren kapritxo eta arriskuen mende aritzen baitira.
2014az geroztik, Nepalgo gobernuak exijitzen dio mendizale bakoitzari gutxienez zortzi kilogramo zabor jaisteko. Ez badute arau hori betetzen, lehenago ordaindu behar izan duten 4.000 dolarreko bermea galtzeko arriskua daukate. Kontrol-neurriak are gehiago indartzeko, eskalatzaile bakoitzak jarraipen-txipa eta gorotzetarako poltsa biodegradagarriak nahitaez erabili behar izatera behartu dituzte.
Orain, Everesten zaborrak biltzeko droneak erabiltzeko ekimena pauso garrantzitsua da kutsaduraren kontra borrokatzeko munduko mendirik garaienetan. Teknologia berritzaile honek irtenbide bideragarria eskaintzen du, hain ahulak eta zaurgarriak diren toki horietan giza jardunaren ingurumen-inpaktua murrizteko.
Hala eta guztiz ere, horrek ez ditu salbuesten mendiaren zaleak ingurunea garbi edukitzeko eta eragiten duten inpaktuaren jakitun izateko erantzukizun eta betebeharretik, ekosistema bakan honen edertasuna babesteko arduraz jokatze aldera.
Eta horrek, era berean, barnean hartzen ditu Lurra esaten diogun planeta honetako biztanle guztiak.
Hondakinak biltzekobeste era bitxi bat ezagutu nahi izanez gero:
Utzi erantzuna