Marc Ibósek eta Oriol Aldomàk TALKUAL enpresa sortu zuten Lleidako Bellpuig herrian, 2020an. Helburua zen jan-edanak alferrik galtzearen kontra borrokatzea. Eta pixkana-pixkana lortzen ari dira, azalera handien baldintzak betetzen ez zituzten 5 milioi fruta eta barazki inguru erreskatatu baitituzte enpresa sortu zutenetik.
Enpresak fruta eta barazki akastunak edo inperfektuak erosten dizkie Espainia osoko hainbat nekazari txikiri (gutxi gorabehera 100 nekazari), kalitate-kontrola egiten du instalazioetan, produktuak kutxetan prestatzen ditu eta bezeroei bidaltzen dizkie. Bezero horien % 90 partikularrak dira eta % 10 enpresak, euren langileentzat erabiltzen dituztenak. Kutxa bakoitzak sasoiko produktu desberdinak edukitzen ditu, eta neurri ezberdinetako kutxak aukeratu ahal dira, 6 kilogramoko kutxatik abiatuta. Egun, 9.000 bezerori baino gehiagori bidaltzen dizkiete astero.

Eta ekimena errentagarria izaten ari da; izan ere, TALKUALek 4,5 milioi euro fakturatuta amaitu baitzuen 2024a eta aurten 6,5 milioietara iristea aurreikusten baitu. Gainera, nazioartean aritzeko lan egiten ari da, Italia eta Frantzia kanpoko lehen merkatuak izatea helburu hartuta.
Halaber, gaizki etiketatuta dauden edo iraungitze-data laburra duten produktuak dauzkaten beste elikadura-marka batzuekin elkarlanean aritzea prestatzen ari da, plataforma digitalaren bidez ere salduko direnak.
Eta azkenik, eskaintza produktu berrietara zabaldu nahi da, betiere frutatik eta barazkietatik eratorritako produktuetara, adibidez, barazki-krema, marmelada eta tomatearekin egindako frijituetara.
Produktu horiek artisau-eran eginda egongo dira, Bellvíseko lantegi batean, eta, hortaz, 0 kilometroko produktuak izango dira eta ez dute kontserbagarririk ez gehigarririk edukiko.
Jan-edanak alferrik galtzea borrokatzeko beste ekimen batzuen berri izan nahi baduzu:
Elikadurak iraunkortasunaren bideari heldu dio
Nola kudeatu etxeko elikagaien hondarrak? Julio Flamesen proposamenak
Janari-hondarrekin prestatutako menua, Julio Flamesek proposatuta
Utzi erantzuna