Gero eta handiagoa den erronka bat dute aurrez aurre hiriek: muturreko beroa. Bero-boladak areagotzen dituen eta tenperatura globalak berotzen dituen klima-aldaketa honekin, hirigintzaren betebeharra egokitzea da, hiri-ekonomia, -osasuna eta -azpiegitura babesteko.
Izan ere, hiriak haien inguruetan dauden landa-eremuak baino beroagoak dira, nabarmen beroagoak, eraikinen dentsitate handiarengatik, azpiegiturak pilatzeak beroa hartzen baitu egunez eta astiro askatzen baitu gauez.
Gainera, jeneralean, beroa xurgatzen duten azalerek inguratuta egoten dira, adibidez, asfaltoak eta hormigoiak inguratuta.
Kasu batzuetan, itzala emango duen zuhaitzik edo berdegunerik ez egoteak aurrekoaren ondorioak okertzen ditu eta horren guztiaren emaitza da “hiriko bero-uharte” esaten zaion efektua, zeina energia-eskaera handitzearen (energia-eskaera izugarri altxatzen da, batez ere, hozteko, eta, beraz, gainkargak eta kostu elektriko handiak gertatzen dira) eta airearen kalitatea okertzearen arduraduna den, nagusiki, hiri handietako kutsadura handitzen delako.
Uste izatekoa den moduan, horrek guztiak ondorio zuzenak ditu herritarrengan, bero-kolpeak eta deshidratazioa pairatu baititzakete eta bai arnasa hartzeko arazoak edo arazo kardiobaskularrak ere.
Ez dugu ahaztu behar, gainera, herritar horiek, gehienak, langileak direla, eta, hortaz, osasun-arazo horiek kostu ekonomikoak ekartzen dituztela, beroak lan-produktibitatea gutxitzen baitu, bereziki, aire zabaleko lanetan (eraikuntza, hirietako mantentze-lanak, hiri-periferiako nekazaritza) eta aireztapen txarra duten toki itxietan egiten direnetan.
Horren guztiaren aurrean, hirietan, bero-babeslekuak sortzeak protagonismo berezia hartzen du, hau da, berdeguneak sortzeak, adibidez, parkeak edo korridore ekologikoak.
Beste alde batetik, sabai berdeak edo estalki eta zoladuretarako eguzki-argia islatzen duten material islatzaileak erabiltzeak beroa xurgatzea gutxitu ahal du eraikin eta azpiegituretan.
Eraikin horiek, gainera, aireztapen naturala alde izateko orientazio egokia badute eta energia gutxiago kontsumitzeko eta iturri berriztagarriak erabiltzeko diseinatuta badaude, hondar-beroa sortzea murrizteko, kontrol termikoa pitin bat errazagoa da.
Ez dago dudarik, egoera hau izanda, hiri-plangintzak garai berrietara egokitu behar duela eta kale zabalen, itzala dutenen eta, gainera, berdeguneak hartzen dituztenen alde egin behar duela.
Azken batean, baliteke klima aintzat hartzen duen eta horretaz ohartzen den hiri-diseinua garatzea izatea herritarren erosotasuna eta osasuna hobetuko duena, hirien ekonomia- eta ingurumen-erresilientzia indartuko duena izateaz gain.
Eta gero eta beroagoa den mundu honetan badirudi ez dagoela, gutxienez, horretan saiatu beste erremediorik.
Gehoago jakin nahi baduzu:
Bartzelona, berdez janzten den hiri handi bat
Zementuaren eta berdeguneen bizikidetza Nafarroako udalerri txikienean
“Santander, hiriburu naturala”, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko
Utzi erantzuna