Posted

Droneak, Iruñerriaren lurpean

Droneek ahalbidetzen dute toki zailetara heldu ahal izatea, eta horrek segurtasuna nabarmen hobetzea dakar, pertsonek toki zail edo murriztuetan lan egin behar izatea alde batera uztean. Gainera, teknologia hau erabiltzeak eraginkortasuna areagotzen du, zereginak denbora gutxiagoan osatzeko bidea ematean, horrek kostuak gutxitzea baitakar. Orain, teknologia horri esker Iruñerriko Mankomunitatea bere hornidura eta saneamendu sareak miatzen ari da.

- - - - - - - - - - - - -

Iruñerriko zorupea, edozein hirikoa bezala, hodien amaraun handi bat da. Hodi horien artean, 38 kilometro hondakin-uren eroanbide daude, eta horiek etengabe ikuskatzea eta mantentzea merezi dute.

Intterna enpresa arduratzen da horretaz, Iruñerriko Mankomunitatearentzat, eta drone bat erabiltzen du kontroletik ezerk ihes egin ez dezan.

Hodi biltzaile edo kolektore handiak esploratzeko, Intternak drone berezi bat erabiltzen du, 4k bideokamera, kamera termikoa eta laser argiaren pultsuak erabiltzen dituen LiDAR (Light Detection and Ranging) teledekziorako sistema dituena. Objektuetan errebotatu eta gero argiak itzultzeko behar duen denbora neurtzearen bidez, sistema honek distantziak neurtzen ditu eta ingurunearen 3D ereduak sortzen ditu.

Bideo-irudiak eta laser argiak sortutako 3D mapatzea konbinatzeari esker, ikuskatutako azpiegituren egoeraren diagnostiko zehatz eta arina egin daiteke.

Lortutako irudiak, gainera, adimen artifizialean oinarritutako software batekin prozesatzen dira, eta software horrek informazioa sailkatu eta egokitzen du, saneamendu-sistemak, barne hartuta hodi biltzaileak, diseinatu eta eraikitzeko baldintzak ezartzen dituzten UNE arauetara.

Berrikuspenak ahalbidetzen du zehaztasunez detektatzea aparteko gorabeherak, bai egiturazkoak (pitzadurak, desplazamenduak edo hondoratzeak), bai funtzionalak (sistemak ongi funtzionatzeari eragin ahal dioten buxadurak, hondakin-urak behar bezala ibiltzea eragoztean).

Laburbilduz, Teknologia hauei esker, mantentze erreaktibo batetik prediktibo batera igarotzea lortzen da: anomaliak denbora errealean aztertu ahal dira eta egon litezkeen egiturazko arazoei buruz alertatu edo ohartarazi ahal da larritu aurretik. Hortaz, konponketak justu beharrezkoak direnean egingo dira, baliabideak optimizatuz eta azpiegituren bizitza baliagarria luzatuz.

Eta zergatik droneak? Azpiegiturak ikuskatzeko orduan, droneek bertuteen konbinazio bat dute, adibidez, airetiko mugikortasuna, sentsore aurreratuak eta datuak biltzeko ahalmena, eta horrek guztiak egiten du ezin hobeak izatea mota honetako lanak gauzatzeko. Lortutako datuen zehaztasuna eta kalitatea handitzeaz gain, droneek ahalbidetzen dute toki zailetara heldu ahal izatea, eta horrek segurtasuna nabarmen hobetzea dakar, pertsonek toki zail edo murriztuetan lan egin behar izatea alde batera uztean. Gainera, teknologia hau erabiltzeak eraginkortasuna areagotzen du, zereginak denbora gutxiagoan osatzeko bidea ematean, horrek kostuak gutxitzea baitakar.

Droneei buruz gehiago jakin nahi baduzu:

Droneak, Everest mendia garbitzeko

Gure kaleez jabetuko al dira droneak?

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.