Posted

Balkoia lorategia da, eta balkoi-maistrak, artistak

Hirietako alde zaharrak, oro har, etxez, kale estuz eta asfaltoz beteta egoten dira, eta oso berdegune gutxi edukitzen dute. Hori dela-eta, Iruñean, LABEA Arte-, zientzia- eta natura-laborategiak, bere Plantadanía programaren barnean, erakusketa bat eta lehiaketa bat proposatu ditu, balkoi-maistren lana agerian uzteko helburuarekin, emakume horiek (kasu gehienetan, emakumeak baitira), egunerokotik eta etxebizitzaren esparrutik, auzoak naturalizatzen lagundu baitute eta egiten jarraitzen baitute.

- - - - - - - - - - - -

Irudikatzen al duzu balkoi-maistren lana agerian uzteko helburua duen erakusketa bat eta lehiaketa bat? Izan ere, emakume horiek (kasu gehienetan, emakumeak baitira), egunerokotik eta etxebizitzaren esparrutik, auzoak naturalizatzen lagundu dute eta egiten jarraitzen dute.

Hori proposatu du LABEA Arte-, zientzia- eta natura-laborategiak, hiri-naturalizazioko sorkuntza-ekintzek osatutako bere Plantadanía programaren barnean. “Oso garrantzitsua iruditzen zaigu balkoietako arte horren garrantzia azpimarratzea, landaredi-mota horrek biodibertsitatea eta edertasuna ematen baitio hiri-inguruneari”, azaldu dute sustatzaileek.

Hala, sorkuntza-, prestakuntza- eta partaidetza-ekintzekin, ekimen honek hiri-naturalizazioa sustatu nahi du herritarren ekimenetik, balkoiak mikro-lorategi bihurtzea eta lorategi-komunitate bat sortzea inspiratuz.

Proiektua Iruñeko Kale Nagusian, Kale Berrian eta Eslava kalean hasi da. “Hirietako alde zaharrak, oro har, etxez, kale estuz eta asfaltoz beteta egoten dira, eta oso berdegune gutxi edukitzen dute. Horregatik egin genuen San Zernineko burgu historikoko hiru kale hauen alde, nolabait naturalizatzeko eta atseginago egiteko.

Balkoiak lorategi txiki bihurtzeko ekimenarekin batera, balkoi horietan berberetan inspiratu beharko diren ilustrazioen lehiaketa bat antolatu dute.

Hartara, saritutako lanak, eskudirutako sariak eta arte ederretako pack edo sortak jasotzeaz gain, «Balkoi bat lorategi bat da: omenaldia balkoi-maistrei» erakusketan jarriko dira erakusgai, Iruñeko Kondestablearen Jauregian, Iratxe López de Munainen ilustrazioekin eta Eduardo Barbaren testuekin batera.

“Zorte handia da haiek aintzat hartu ahal izatea, proiektuan sentsibilitate handia erakutsi duten pertsonak baitira, profesional bikainak izateaz gainera”.

Izan ere, Iratxe López de Munain nafar ilustratzailea eta egilea da, eta nazioko eta nazioarteko argitaletxe, aldizkari eta publizitate-kanpainetarako lan egiten du. Bere bezeroen artean daude APPLE, Nike, Conde Nast, Penguin Random House, Lumen, Mondadori, SM eta Edelvives. Horrez gain bere liburuak idatzi eta irudiztatu ditu, eta erakusketak egin ditu New Yorken, Txileko Santiago hiriburuan, Parisen, Teheranen, Dubain, Shanghain, Bartzelonan eta Madrilen.

Eduardo Barba, bere aldetik, lorezaina da, paisajista, lorezaintzako irakaslea eta ikertzaile botanikoa artelanetan. Landareak testuinguru desberdinetan jorratzen dituzten zenbait liburu kaleratu ditu, eta Prado Museoaren eta Huescako Museoaren gida botanikoak idatzi ditu. Lorezaintzaz hitz egin eta idazten du El País egunkarian duen zutabean eta SER irrati-kateko ‘Meterse en un jardín’ atalean.

«Balkoi bat lorategi bat da: omenaldia balkoi-maistrei» erakusketak Art Cinco eta Floristería Krabelinen laguntza du eta Plantadanía programaren barnean dago, Fundación Daniel & Nina Carasso fundazioak eta Iruñeko Udalak lagunduta eta RUNA Ekintza Planari – Azpiegitura Berde eta Urdinari eta Hiri Drainatze Jasangarriko Estrategiari lotuta.

Hiriko naturalizazioarekindagozkion beste jarduera batzuk ezagutu nahi badituzu:

Bartzelona, berdez janzten den hiri handi bat

Hirigintza, gero eta beroagoa den mundu batean

“Santander, hiriburu naturala”, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko

Hiri-erlezaintza, hiriaren bioadierazle gisa

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.