Imajina ezazu zure etxebizitzako edozein gelatan soil-soilik bost kandela piztu edukita neguan etxe osoa berotzeko gai izango zinatekeela, tenperatura atsegina eta aldaketarik gabea lortu arte. Etxebizitzako gastuetan, urtean 2.000 euro inguru aurrezteko bidea emango lizuke. Zientzia fikzioa dirudi, baina arkitekturaren eta energiaren arloko aurrerabideei esker, etxebizitzen eraikin batzuetan, erabilera publikokoetan, bulegoetan, igerilekuetan, kiroldegietan, eskoletan, haurtzaindegietan, unibertsitateetan… dirua aurreztea posible da.
Essen hiria tradizionalki ezaguna izan da meatzaritzaren arloan zuen industria garrantzitsuarengatik. Egun, Ipar Renania-Westfaliako hiri berdeentzat jotzen da eta Alemania osoko hirugarrena, eta Europako Hiriburu Berdea da. Nola lortu du?
Nafarroako Noain herriko Zentzumenen Parkea mundu osoko 50 ingurumen proiektu onenetakotzat jotzen da, eta, herriaren kanpoko itxura ez ezik, herritarren ingurumen sentsibilizazioa ere aldarazi du.












