Luzaroan, haurrak babesten saiatu gara, lurretik bereizita eta toki aseptikoak sortuta. Baina, beharbada, iritsi da hau hausnartzeko unea: haurren ingurunetik bizi mikroskopikoko ia forma oro kentzean naturarekiko harremanaren oinarrizko zati bat ere ez ote garen kentzen ari.
Finlandian egin zuten azterlan batean, ohartu ziren basoko lurra, soropila eta beste elementu natural batzuk zenbait haur-eskolatako jolastokietan sartzeak 3 eta 5 urte arteko neska-mutikoen larruazalaren eta hestearen mikrobiota aldarazi zuela 28 egun eskasean. Hala, horrek ideia hau indartzen du: gure osasuna ere inguruan dugun biodibertsitatearen mende dago.
Iruñeko San Frantzisko ikastetxeko korridore nagusia lorategi eseki bihurtu da. “Lorategi zintzilikaria” da, 1.400 hosto bakarrek eratua, ikasleek egunero egiten duten bidea beste modu batera begiratzeko eta itsutasun berdea borrokatzeko gonbidapen bihurtzen duena. Izan ere, nahiz eta etengabe bizi garen landareekin batera, askotan erreparatu ere ez diegu egiten.
Virginia Santos Itoiz izan da proiektuaren egilea, eta LABEA Arte-, zientzia- eta natura-laborategia, ekimenaren bultzatzailea.
Iruñerriko Mankomunitateak Mancorutas web aplikazioa jarri du abian, hiru ibilbide proposatzen dituen tresna: bi ibilbide, Arga ibaia eta Ultzama ibaia, helduentzat bideratutakoak; eta Birus Ibaian Gora, ibilbide gamifikatua, familia osoarentzat pentsatua. Helburua da Iruñerriko Ibai Parkean egiten den paseoaz gozatzea eta, aldi berean, ondare historikoari, florari eta faunari buruzko informazioa jasotzea.
Iruñerriko Mankomunitateak azterlan bat agindu du, gaueko lepidopteroen (tximeletak eta sitsak) presentzia aztertzeko Iruñerriko Ibai Parkearen zenbait gunetan. Helburua da intsektuen ordena horren ugaritasuna eta dibertsitatea mugatu eta zehaztea, parkeko eremu desberdinetan egiten den erabilera publikoaren arabera.
Iruñerriko Ibai Parkearen bihotzean kokatuta, San Andres Errota pertsonen eta ibaien elkargunea da.
Beste alde batetik, Errotaren beste ezaugarrietako bat bere espiritu erkidetua da, bera eraikitzea eta ondoren ustiatzea bi herriren baterako nahiaren emaitza izan baitzen: Atarrabia eta Uharteren elkarlana.
Klima-babeslekuak sortzeko, herritarren osasuna zaintzeko, eta ekonomiaren eta azpiegituren segurtasuna zaintzeko gai izango den hirigintza-plangintza berri bat behar duten hiri handiak estuasunean jartzen ari da klima-aldaketa. Aurre egitea beste erremediorik ez dagoen erronka handia da, argi baitago gero eta beroagoa den mundu batean bizi garela.
Munduko batezbestekoa baino bi aldiz azkarrago ari da berotzen Europa, eta muturreko beroa ondorio zuzenak izaten ari da hirigintzan. Landare gutxiago eta biztanle-dentsitate handiagoa dituzten hiriak zaurgarriagoak dira tenperatura beroekiko, eta horrek estres termikoa eragiten du, akatsak azpiegituretan eta energia-eskaera handitzea. Kontinente Zaharra egoerak eskatzen duen mailan egongo da?
2025eko martxoan, Mankomunitateak intsektuentzako bi hotel berri kokatu ditu, bata Artetako iturburuan eta bestea Mendillorriko ur-biltegietako esparruan, biodibertsitatea aberasteko eta bertako fauna behatzea sustatzeko xedearekin.
Ekimen honen helburu nagusia da bi toki horietan interes naturalistikoko guneak sortzea, erle bakartiak, amona mantangorriak edo krisopak behatu eta identifikatzea erraztuta, hartara, intsektu horiek bi kokaleku horietako oreka ekologikoan eta polinizazioan duten eginkizun garrantzitsua nabarmentzeko.
Duela denbora batetik ikusten ari da hirietako berdeguneak handiagotu eta gehitzeak eta haietan sor daitekeen biodibertsitatea kontserbatzeak eragin positiboa duela herritarrengan, haien bizi-kalitatea hobetzen baitu. Xede horrekin ari da eraldatzen Santander hiria, non hainbat kontzeptu, hala nola “alokairuko urmaelak”, “hiriko minibasoa”, “hegazti txikientzako buffet librea”, “belarra gutxitan mozten den tokia”, “kontuz, deskonposatzen ari den egurra”, ohiko bihurtzen ari diren.












