Duela 21 urte Estatu Batuetako Daniel Janzen eta Winnie Hallwachs senar-emazte ikerlariek, gai-organikoen hondakinak erabiliz, Costa Ricako degradaturik gelditutako soro bat bereskura zitekeen ala ez aztertu nahi izan zuten. Haiek ezin izan zuten ikerketa hura amaitu baina naturak haiek hasitako lana bukatu zuen.
Denborak aurrera egin ahala, liburuak pilatu egiten dira etxeetan, tokia behar dute eta, nolabaiteko maiztasunarekin, zenbait ale alde batera utzi behar izaten ditugu. Papera eta kartoia botatzeko edukiontzia behar ez ditugun liburuetarako lehen aukera al da? Zein beste aukera daude liburuei beste bizitza bat emateko?
Iruñerriko Mankomunitateak proba pilotu bat abiarazi du jatetxeetan, bezeroek sobera gelditu zaien janaria etxera eramateko aukera izan dezaten. Helburua: sukaldaritzatik datorren janaria, ongi dagoena eta azkenean zabor bihurtzen dena, murriztea, eta bai herritarren eta ostalaritzako langileen sentsibilizazioa lantzea ere, jan-edanak eralgitzearen arazoaren gainean.
Plogging-a Suediatik iritsitako ekimen bat da, jarduera fisikoa eta ingurumena zaintzea bateratzen dituena. Korrika doan pertsona batek aurkitzen duen zaborra biltzean oinarritzen da. Ez da lehiaketako jarduera, baina badirudi bere onurak egiaztatuta daudela.
Amsterdam Noord auzoko bizilagunek WASTED izeneko erronka komuna dute duela bi urtetik: auzoko laborategi bat, eskala txikikoa, sortzen dituzten plastikozko hondakinak hainbat erabilera dituzten bloke modular bihurtzeko modua ematen diena. Elkarlaneko proiektu bitxia da, eta auzo osorako onura iraunkorrak eta sozialak ditu.
Birziklapen maratoi batean, parte-hartzaileek denbora mugatua dute jarduera bat egiteko: estilismo berri bat sortzea arropa erabilitik abiatuta, beirazko botilen kopuru ahalik eta handiena biltzea, artelan bat sortzea, eta abar. Maratoi hauek gauzatzen dituzten erakundeak adina mota daude.












