Posted

Ekonomia urdina edo nola bihurtu itsasoa errentagarri modu iraunkorrean

Turismoaren masifikazioa itsasertzeko tokietan, arrain-saldoen gehiegizko ustiapena, klima-aldaketa, jarduera tradizionalak bertan behera uztea… horiek dira gure itsasoek dituzten gaitzetako batzuk. Horregatik da ezinbestekoa ozeanoko baliabideen erabilera iraunkorra hazkunde ekonomikorako, bizibideak hobetzeko eta enplegua sortzeko, itsas ekosistemen osasuna babestuta. Ekonomia urdina esaten dioguna da.

- - - - - - - - - - - - -

Aurtengo udan kostaldera joan zara oporretan? Itsasoaz, hondartzaz eta eskaintzen dituzten jarduerez gozatu duzu? Turismo jasangarriaren printzipioak kontuan hartu dituzu, bisitatu dituzun tokiei kalterik ez egiteko?

Turismoaren masifikazioak, toki askotan, helmuga naturalak andeatzea ekarri du berekin, eta bai diru-sarrera garrantzitsuak ere lehen itsasoaren mende zegoen ekonomia bati eta, pixkana, mende egoteari utzi dionari klima-aldaketaren, despopulatzearen, sektorea modernizatzeko beharraren, errentagarritasun baxuaren eta abarren ondorioengatik.

Errealitate horren aurrean, eta oreka bat behar izatearen aurrean, azkenaldian protagonismo handiagoa hartzen ari da ekonomia urdinaren terminoa eta garapena. Hala, Munduko Bankuaren arabera, eredu hori honela definitzen da: “Ozeanoko baliabideen erabilera iraunkorra hazkunde ekonomikorako, bizibideak hobetzeko eta enplegua sortzeko, itsas ekosistemen osasuna babestuta”.

Ikuspegi horrek ozeanoen balioa aitortzen du, bai baliabideen iturri moduan, bai eta berrikuntzarako, biodibertsitaterako eta erresilientzia klimatikorako funtsezko euskarri moduan ere. Eta itsasoekin eta ozeanoekin lotutako jarduera ekonomikoak hartzen ditu barne, besteak beste, lehenago aipatu den kostaldeko turismoa, ingurumena errespetatzen duten eta tokiko komunitateei mesede egiten dieten turismo-jardueren garapenarekin; arrantza eta akuikultura iraunkorra, itsasoko espezieak kontserbatzea eta ekosistemen osasuna bermatzen duten jardunbideekin; itsasoetako energia berriztagarria, zeinak hainbat iturri aprobetxatzen dituen, adibidez, itsasoko haize-energia eta marea-energia; eta bioteknologia, itsasoko organismoetatik abiatuta produktuak ikertu eta garatzean jartzen duena arreta, medikuntzan, elikaduran eta beste sektore batzuetan aplikatze aldera.

Ekonomia urdina zenbait printzipio giltzarritan oinarritzen da:

Ingurumen-iraunkortasuna: itsasoko baliabideen erabilera arduratsua sustatzen du, gehiegizko ustiapena ekidinez eta biodibertsitatea babestuz. Hartara, itsas ekosistemak babesten dira eta klima-aldaketa arintzen laguntzen da.

Berrikuntza teknologikoa: itsasoko baliabideen ustiapen eraginkorragoa eta hain inbaditzailea ez dena lortzeko bidea ematen duten teknologiak garatzea bultzatzen du.

Ekonomia zirkularra: hondakinak txikiagotzea eta baliabideak berrerabiltzea bilatzen du, ekoizpen- eta kontsumo-zikloak itxiz. Gainera, tokiko enplegua sortzen du eta lehen lur jota zeuden kostaldeko eskualdeetan hazkunde ekonomikoa sustatzen du.

Gizarte-inklusioa: kostaldeko komunitateek itsasoarekin lotutako ekonomia-jardueretatik modu ekitatiboan onura hartzea ziurtatzen du.

Printzipio horiek dira ekonomia urdinaren alde lan egiten duten eta horretan sinesten duten enpresa askoren, erakundeen edo entitateen hainbat proiektutan eta jardunean nagusitzen direnak.

Adibidez, Cadizek, Unibertsitatearekin elkarlanean, hainbat ekitaldi antolatzen ditu, hala nola Blue Zone Forum-Innovazul izenekoa, enpresak eta proiektuak sortzea bultzatzeko ekonomia urdinaren esparruan. Bere aldetik, Granadak ekonomia urdinari lotutako 1.200 enpresa baino gehiago ditu, ia 3.000 enplegu zuzen sortuz hainbat sektoretan, adibidez, arrantzan, turismo nautikoan eta itsas bioteknologian. Eta Bartzelona itsas berrikuntzako hiru zentro eraikitzeko asmotan dabil: Itsas Teknologiako Parkea, BlueTechPort berrikuntza-huba eta CSIC kontseiluaren Barcelona Mar de Ciencia zentroa. Haien xedea da ekonomia urdina sustatzea ikerketaren, bioteknologiaren eta turismoaren bidez.

Edonola ere, oraindik asko dago egiteko. Argi dago gobernuen, enpresen eta herritarren arteko lankidetza funtsezkoa izango dela ekonomia urdina benetako aukera bihurtzeko kostaldeko inguruetan eta itsasoaren inguruan sortzen den jarduera orotarako. Eta lortu beste erremediorik ez dago. Izan ere, gaur-gaurkoz, iraunkortasuna da aukera posible bakarra.

Itsasoaren kudeaketari buruz gehiago jakin nahi baduzu:

Nacho Dean: “Itsasoa benetako zabortegi bihurtzen ari gara, eta horrek ikaragarrizko kaltea eragiten digu”

Itsasoaren eta lehorraren artean

“Etorkizuneko belaunaldiei utziko diegun herentzia natura-ingurunea da”

*Iturriak

economia360.org+11OBS Business School+11elcapitalfinanciero.com+11

.elcapitalfinanciero.comMicroBank+5Renovables+5aninver.com+5

ACTUALIDAD CROWDLENDING+1

El País+5aprendeeconomia.info+5Ecozap+5

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.