Europak erabaki du, hautabide arrazoizko bat dagoenean, behin erabiltzekoa edo erabili eta botatzekoa den formatuak aukera automatikoa izateari utziko diola. Ontziei buruzko Europako araudi berriak aldaketa mailakatua hitzartzen du hondakinak murriztean eta ontzien berrerabilera handitzean. Berrerabilera horrek ez du barne hartuko soil-soilik erresistenteagoak diren ontziak egitea; haiek itzultzea, garraiatzea, garbitzea, ikuskatzea eta berriro betetzea antolatzea ere barne hartuko baitu.

Ba al dakizu 2030etik aurrera ontziak Europako birziklagarritasun-irizpideen arabera diseinatu beharko direla? Hala agintzen du ontziei buruzko Europako araudi berriak. Horrek behartuko du eranskailuak, tintak, itxigailuak, etiketak, materialen konbinazioak eta formatuak berrikustera. Ondorioak izan beharko luke ontzi sinpleagoak eta homogeneoagoak dituen merkatu bat, bigarren lehengai errazago bihurtzeko gai direnak eta ontzi horiek osatuta dauden portzentaje birziklatuari buruzko informazioa ikusgai dutenak.

Zehaztasuneko mahastizaintzak benetan beharrezkoak diren tokian biltzen ditu ureztatzea eta tratamenduak. Baina, gainera, mahats-bilketan, kaxak, toberak, prentsak, hodiak, lurrak eta andelak garbitzen dira. Erabilitako urak azukreak, alkohola, legamiak, patsak eta gai organikoak eraman ditzake, eta, horrenbestez, lehengai on bihurtzen da produktu berriak egiteko, eta, hartara, ekonomia zirkularra ixteko.

Ontziei eta haien hondakinei buruzko 2025/40 Araudi (EB) berria 2026ko abuztuaren 12an hasi zen aplikatzen oro har. Europak orain arte izan duen ikuspegia aldatuko du araudi horrek: kontua ez da ontziak bildu eta hobeki birziklatzea, baizik eta haien hondakinak murriztea.

Hondakin plastikoen metaketa XXI. mendeko ingurumen-erronka handietako bat da. Testuinguru horretan jaio zen Ecobuild, Malin sortutako ekimena, ekonomia zirkularra garapen sozialerako tresna ere izan daitekeela erakusten duena.
Proiektua 2019an hasi zen, Sabou Doumbiak sustatutako ekimen pertsonal gisa, eta, denborarekin, hilean hondakin plastikoen 67 tona prozesatzeko gauza den industria txiki moduan sendotu da.

Turismoaren masifikazioa itsasertzeko tokietan, arrain-saldoen gehiegizko ustiapena, klima-aldaketa, jarduera tradizionalak bertan behera uztea… horiek dira gure itsasoek dituzten gaitzetako batzuk. Horregatik da ezinbestekoa ozeanoko baliabideen erabilera iraunkorra hazkunde ekonomikorako, bizibideak hobetzeko eta enplegua sortzeko, itsas ekosistemen osasuna babestuta. Ekonomia urdina esaten dioguna da.