Urriaren 24an “Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunaren” oroitzapena egiten da. Edonola ere, urteurren hori urteko 365 egunetan gogorarazi behako litzateke, planetan giza espeziearen bizia arriskuan egotea ez badugu nahi, erantzun arinak eta azkarrak eskatzen dituen larrialdi bat baitakar berekin klima-aldaketak.
2023ko uda beroena izan da mundu osoan, erregistroak egiten direnetik. Erregistratutako 16 urte beroenetatik 15 mende honetakoak dira. Muturreko fenomeno klimatologikoak biderkatzen ari dira. Baita lehorteak eta suteak ere. Egoera leheneratzeko gai izango gara?
Bertakoa ez den espezie bat berea ez den ekosistema batean sartzeak ondorioak ekartzen ditu beti. Txikiak izanagatik ere, aldaketek denari eragiten diote. Eta horixe bera gertatu da Guam uhartean. Izan ere, Bigarren Mundu Gerran zuhaitzetako suge marroia iritsi zen bertara, itsasontzietako zamategietan ezkutaturik, eta egun uharteko txorien 12 espezieetatik 10 akabatu diru, horrek berekin dakarren guztiarekin.
Gizakion ileak duen erresistentzia-pisu erlazioa altzairuak duen erlazioarekin alderatzeko modukoa da. Gainera, hautsi aurretik, % 70erainoko deformazioa jasan ahal du. Eta horrez gain, ura aldaratzen du eta biodegradagarria da. Herbehereetako Zsofia Kollar diseinatzaileak ahalmen hori guztia ikusi zuen eta ilea ehun-ekoizpenean lehengai moduan aprobetxatu ahal izateko enpresa bat sortu zuen.
Erregistroak egiten direnetik, 2023ko uda beroena izan da munduan. Klima-aldaketa nabarmentzen da. Egin daiteke ezer erremediatzeko? Eztabaida mahai gainean dago, eta mota desberdinetako iritziek bizirik eusten diote.
Pablo Palazueloren lana inspirazio-iturria izan da, 5 eta 11 urte arteko hogei bat gaztek inguruan egokitu zaien naturarekin bizitzen ikasteko, hura zaintzea baloratuz. “Arteak, naturak bezala, hunkitu egiten gaitu, eta mota honetako jarduerek ekartzen dute inguruan dugunaren jakitunago diren pertsona moduan heztea”, azaldu digu Mar Garcíak, Mancoeducako koordinatzaileak. Hain zuzen, Mancoeduca programak garatu du hain originala den jarduera hau, Nafarroako Unibertsitatearen Museoarekin batera.
Tradizionalki, erlojuen industriak oso kutsagarriak diren materialak erabili izan ditu, hala nola larrua, titanioa eta merkurioa. Eta bitxien industrian, gauza berbera gertatu izan da: ingurumenerako eta gizakiontzako kostu handia duten lehengaiak erabili izan dira. Edonola ere, egungo bezeroek informazio gehiago dute eta sentsibilizatuago daude, eta, ondorioz, ekintza zehatzak exijitzen dituzte produktu horiek egiteko prozesuaren iraunkortasunari dagokionez.
Iruñerrian gai organikoetarako eta gainerakoen frakziorako edukiontzi adimendunen sistema berria ezarri eta gero, 2022ko datuek erakusten dute % 43 handitu dela gai organikoen bilketa. Gainera, gainerakoen frakzioa % 15 gutxitu da, eta bai Gongorako HHTZn isuritakoa ere, 1992an lanean hasi zenetik urte batean izandako isurketa txikiena erregistratu baitu, % 8,84ko jaitsiera batekin.
Iruñerriko Mankomunitateak eta TCC Pamplona-k autobus bat eman dute Santo Domingoko udalerriko eskola-garraioaren zerbitzua hobetzeko, Cabo Verden. Dohaintzari esker, “Ayuda contenedores” Nafarroako GKEarekin lankidetzan, eremuko egiturazko pobreziaren aurka borrokatu eta ikasleei segurtasunez eta erosotasunez bidaiatzeko modua eman nahi diete.
Hiri-hondakinen esparruan, herritarrek gero eta barneratuago daukate baztertzen edo botatzen den oro baliabide bihur daitekeela. Paperarekin paper birziklatua egiten da, ontziekin, plastiko berriak, gai organikoekin, konposta eta energia, eta abar. Baina, zer gertatzen da obra-hondakinekin eta eraikuntzako materialekin? “Escombrarte” eskulturako nazioarteko lehiaketa bat da, birziklapenaren artean oinarritutakoa, ekonomia zirkularraren oinarrietako batean. Lehiaketa harrigarria egiten zaigu biziberritzen diren obra eta material batzuei esker; hain zuzen, obra-hondakin huts bihurtu ondoren biziberritzen diren materialak.