Posted

Fisika nuklearretik erlezaintzaren gaineko dibulgaziora

Eva Cranek fisikari nuklear gisa zuen etorkizun oparoko ibilbidea alde batera uztea erabaki zuen, bere ikerketen arreta erleetan jarri eta gero, dibulgazio-lanetan aritzeko. 1942. urtea zen, Ingalaterra Bigarren Mundu Gerran sartuta zegoen eta berari erlauntz bat oparitu zioten ezteietako opari moduan.

- - - - - - - - -

Badakizu antzinako Babilonian eztia erabiltzen zutela gorpuak gordetzen laguntzeko? Eta Vietnamgo gerran Viet Congek erleak erabili zituela gerrako arma gisa? Badakizu Pakistanen, urrutiko eskualde batean, Alexandro Handiaren garaian erabiltzen zituzten erlauntz berberak erabiltzen dituztela?

Eva Cranek (Ingalaterra, 1912ko ekaina) horren berri izan zuen, ezteietako opari moduan erlauntz bat jaso eta gero, fisikari nuklearreko ibilbidea utzi eta erleen arloko aditu bihurtu zenean.

Opari bitxia izan zen, ezta? Egun, bai, baina Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan kokatzen badugu, ez da hala, orduan behar-beharrezko produktuek, haien artean azukreak, prezio garestiak baitzituzten.

Gauza jakina da eztia beti izan dela elikagai garrantzitsua gizakiontzat. Eta gerra garaian, ez da salbuespena. Hortaz, opari horrek zentzu handia zuen garai horretan.

Ez dakiguna da gure protagonistaren bizitza gozatu zuen edo ez, erlezaintzaren historian ezagutzera eman dena izan baita erabat aldatu zuela eta erreferentziazko bihurtu zuela erleen arloan.

Hirurogei herrialdetan baino gehiagotan bidaiatu zuen erleak aztertzeko eta ikasten zuena erakusteko gobernuei, GKEei, erlezainei eta abeltzainei. Eta, horrez gain, ez zuen alde batera utzi erlezaintzaren azterketa eta ikerketa zientifikorako nazioarteko elkarlana lortzeko ahalegina.

Bee Research Association (BRA) elkartea sortu zuen eta zuzendaritzako postuan aritu zen. Geroago International Bee Research Association (IBRA) elkartea izan zen.

180 artikulutik gora idatzi zituen, saiakerak, liburuak eta bai entziklopediak ere, haietako asko adinean aurreratuta zegoenean (70 eta 80 urterekin). Bere argitalpenen artean, “The Word Histoy of Beekeeping and Honey Hunting” nabarmendu daiteke, beharbada, idatzi zuen ospetsuena.

Gainera, Bee Word (1049-1984), Apicultural Abstracts (1950-1984) eta Journal of Apicultural Research (1962-1982) aldizkarietako argitaratzailea izan zen.

Eva Crane 2007ko irailaren 6an zendu zen. 95 urte zituen, eta biografia bitxia: King’s College entzutetsuan Matematikako gradua lortu zuen bigarren emakumea izan zen, Mekanika Kuantikoko masterra eskuratu zuen eta Fisika Nuklearreko doktoretza, dena erleengatik utzi baino askoz ere lehenago. Izan ere, Fisikako irakaslea zen, Sheffield Universityn, ezti-erleen burrunba bere bizitzan agertu zenean.

Erleei buruz gehiago jakin nahi izanez gero, argitalpen hauek irakur ditzakezu

 

*Iturriak

https://mujeresconciencia.com/2017/05/16/eva-crane-la-reina-las-abejas/

https://mujeresconciencia.com/2014/06/12/eva-crane-de-la-fisica-nuclear-la-apicultura/

https://en.wikipedia.org/wiki/Eva_Crane

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.