Arga Bizirik Burlatako Askatasuna Bigarren Hezkuntzako Institutoko Saioa Aroıtz, Aiuri Lasa eta Maddi Valencia ikasleek osaturiko Ikerketa taldea da. Haien aurrean lraide Ongay irakaslea dago. “Egon ziren gehiago, baina batzuk joan ziren, beste batzuk etorri dira… Osotara bostpasei lagun ibili gara honetan, lan eta lan”, gogora ekartzen dute gazteek.
Bi urtez egon dira astean behin patiora atera gabe, Arga Ibaia ikertzen geratzeko. Eskolak Udaletik dirulaguntza jaso zuenean honelako egitasmoa aurrera eramateko aukera sortu zen, eta gazte talde hau segituan murgildu zen horretan. Zergatik? “Gaia, metodo zientzifikoa… dena interesgarritzat hartu genuen”.
“Ikerketa taldea sortu genuen gu bizi garen lekua eta gu ingurutzen gaituen natura hobeto ezagutzeko. Datuak jasotzea, aldaketak ikustea, hori guztia ikertzea, eztabaidak egitea, ondorioak ateratzea… Hori guztia ingurumena ongi ezagutzeko modurik egokiena zelakoan geunden, eta horregatik, onartu genuen gonbidapena”.
Naturak zer garrantzi handia zeukan haien bizitzan ikertzea lanaren helburu nagusia zen. Horren ildotik, parametro batzuk hartu zituzten: uraren PHa, oxigeno konzentrazioa, tenperatura eta egonkortasuna.
Denbora honetan izandako bizipen onik edo txarrik ez dute aipatzen. Baina bai oso interesgarriak izan direnak, ezohikoak izateagatik. Adibidez: “datuak hartzea ibaiak emaria oso altua izatean. Eta gero ikertzea: zer gertatzen da horrela egotean? Nola dago PHa, oxigenoa, etab?”
Atera dituzten ondorioen artean adierazten da, adibidez, ikastetxeak, ibaiaren ondoan egoteagatik, tenperatura leunaz gozatzen duela. “Edo oxigeno isolatuak beti oso harreman estua daukala ibaiaren mugimenduarekin. Horregatik, ikusten bagenuen oxigenoren isolatua oso altua zela begiratzen genuen gure inguruari eta mugimendu asko zegoela ohartzen ginen. Agian daturik nabarmenena izan da egongortasunarena. Eskolan, fiki ikasgaian, gutxi ikasi dugu horri buruz, horregatik datuak erlazionaturik ikustean oso lojikoak eta zentsudunak ateratzen zirela konturatzeak harritu gaitu”.
Oraindik ezin dute esan Ibaiak osasun ona duen edo ez, beste urteetan eta beste erakundek hartutako datuekin ezin izan dituztelako konparatu. Horregatik, datorren urteko ikasleek aurten hartutako datuak erabil ditzatela pentsatu dute, ikerketa konparaketa batean oinarritua egon dadin. “Horretaz aparte, interesgarria izan daiteke ibaiaren bi puntu ezberdinetan hartzea datuak, nola aldatzen diren hobeto ikusteko”.
Izan ere, hirugarren mailakoak hasi dira hartzen lenhendabiziko laginak fdatorren ikasturtean jarraitzeko buru belarri egitasmo honekin.
Bai aurten, bai datorren urtean ikastetxeak ikasleen eskura jarriko du oso tresna aurreratuak. “Dirulaguntzari esker horrelakoa izatea gozada bat izan da”.
Lan honen eragina sumatu dute hiru gazte hauek. “Oso interesgarria izan da, baina ez bakarrik datuak hartzeagatik. Oso aberasgarria izan da elkartzea, hitz egitea, hipotesia lantzea emaitzak begiratzea eta ikustea egiten ari ginen guztia oinarritzat hartu genezakeela datorren urteko bete ikerketa baterako. Gainera irakasleekiko harremana estutu da, beraiek lagundu digutelako datuak aztertzen”.
Zientzilariak izan nahi duzue? Ez dakigu, baina zientziak, datuak, ikerketa… hori guztia oso interesgarria da guretzat.
ONDORIOAK
“Ondorio gisa esan dezakegu, ibaiko ekosistemek inguruko giro tenperatura freskoago mantentzen ohi dutela, ibai-uren bero-ahalmenari eta ertzeetako landarediari esker. Hona hemen ibai-ekosisteınak bere osotasunean osasuntsu mantentzeak duen garrantzi ekologikoa eta biologikoa.
Bestalde, uraren tenperatura, giro tenperatura baino baxuagoa eta konstanteagoa mantentzen dela, eta, horren eraginez, oxigeno gehiago disolbatu dezakeela. Han garrantzitsua izanik bertako bizidun guztientzako, arnasketa zelularra egin ahal izateko oinarrizko osagaia delako.
Azkenik, interesgarria da aipatzea ikerketa honen ondorio nagusia da naturaren faktore guztiek elkarri eragiten dietela, modıı batean edo bestean, modu zuzen edo zeharkakoan. Ikerketa honetan ikusi duguna da naturako faktorez gain, faktore artifizialak ere badaudela. Horregatik, ibaiko aniztasunaren eta naturan dagoen oreka mantentzea premiazkoa da”.
Beste ikastetxe batzuek egindako proiektuak ezagutu nahi badituzu:
Enara azpizuriak eta sorbeltzak Hegoalde Ikastolan
Sarri for Future: institutuan etorkizun iraunkor bat ereiten
Elkarlana tresna moduan, proiektu eraldatzaile batean
Irakurketa errazeko bisitak Artetan
Biodibertsitate-erakarleak Iruñerrian
Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza, Unescoren printzipioen arabera
Utzi erantzuna