Posted

Merkataritza elektronikoaren aztarna mamua

Online merkataritzak goraldi handia izan du, eta, nahiz eta horrek onura handiak ekartzen dituen erosotasunari dagokionez, ingurumenerako kalte handia ere ekartzen du: CO2 gasen isurpenak emendatzea, mugikortasunarekin lotutako zailtasunak ugaritzea, hondakinak sortzea… Enpresak eta erakundeak eragin kaltegarri horiek minimizatzen saiatzen ari dira, baina ez dago zalantzarik: erosketa arduratsua da haiek kudeatu eta kontrolatzeko gakoetako bat.

- - - - - -

2020ko krisi soziosanitarioak berekin ekarri dituen ondorio guztien artean erostera joatean ohiturak aldatu izana dago. Denok ohartu gara online merkataritzak goraldi handia izan duela, eta, nahiz eta horrek onura handiak ekartzen dituen erosotasunari dagokionez, ingurumenerako kalte handia ere ekartzen du (beste batzuez gain).

Estatistika Institutu Nazionalaren inkesta baten arabera, merkataritza elektronikoaren erabilera lau puntu emendatu da urte honetan (2019an %58koa izatetik 2020an %62,6koa izatera). A priori kopuru bat baino ez den horrek ingurumen-eraginak ditu, hala nola karbono-aztarna emendatu izana.

Amazon etxeak banatutako datuen arabera, adibidez, 2018an (COVID-19aren ondorengo goraldia gertatu aurretik, horrenbestez) bere karbono-aztarna 44,4 milioi tona CO2-koa zen jada, Europar Batasuneko 27 herrialdeetako bederatziren aztarna baino handiagoa, hain zuzen. 2019an kopuru hori %15 handiko zen eta 51,17 44,4 milioi tona CO2-koa zen. 

Merkataritza elektronikoak gora egin izanaren eragina hirietako zirkulazioan ere nabaritzen da. Madril bezalako hiri batean, salgaien garraioa hiriko zirkulazio osoaren %38 da, horrek auto-ilaretan eta kutsaduran duen eragin osoarekin.

Kutsadura hori biderkatu egiten da adituek“azken milia”esaten dioten horretan, hau da, banaketa-gunetik etxera edo helburua den beste toki horretara egiten den ibilbidean. Eta hartzailea ez dagoelako huts egindako emate-saiakerak gehitzen badizkiogu horri, CO2 gasen isurpenetan zuzenean eragiten duen joan-etorrien emendatze bat ikusten dugu. Era berean, aintzat hartzen badugu egiten diren hiru eskaeratako bat itzuli egiten dela, horrek ere zirkulazioa handitzea ekartzen du, eta hori tokiko saltokietan egiten diren erosketetan ez da hain maizkoa.

Bilgarrien ondoriozko hondakinak merkataritza elektronikoaren beste zama bat dira. Bilgarriak hondakin solidoen %30 dira jada Ameriketako Estatu Batuetan. Egia da bidalketetako kartoia eta plastikoa birziklatu egin daitezkeela, baina oraingoz hor daude eta Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak, David Campiónek, esaten duen moduan:“Tratatu gabe lurperatzen dugun poltsa bakoitza planetako klimaren kontrako bala bat da, hurrengo hogeita hamar urteetan kutsatzen ariko den eta berotegi-efektuko gasak isurtzen ariko den bala”.

Errealitate honen aurrean, Greenpeacek proposatzen du paketeria itzultzekoa izatea, produktuaren tamainari egokia izatea, garraiobide bakoitzean egin daitezkeen bidalketen kopurua optimizatzeko eta haietako plastikoak murrizteko, bilgarrien arazoa arintzeko beste neurri batzuen artean.

Egunetik egunera hazten doan eta kontuan ez genituen ondorio kaltegarriak eragiten ari den merkataritza-mota baten eraginak minimizatzeko bideetako batzuk dira. Hala eta guztiz ere, ez dago zalantzarik: eragin horiek kontrolatzeko modurik onena da une oro erosketa arduratsua egitea eta jakitun izatea beti zer dagoen jokoan.

*Agian, interesgarria iruditzen zaizu “Interneten erabilera iraunkorra”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.