Posted

Patatak ongi zuritzearen garrantzia

Duela gutxi, Ingalaterrako merkataritza gune garrantzitsu batek harri eta zur utzi zituen bezero gazteenak ekimen dibertigarri batekin: patatak zuritzen ikastea. Litekeena da ezin sinetsizko ideia iruditzea, baina ekimenaren oinarriak hauek ziren: produktuaren ahalik eta kantitate txikiena baztertzen ikastea, hondakinak sortzea murriztea eta, harrigarriki, eskuzko jarduera honek estresa kentzeko duen balio handia ezagutzea.

- - -

Kontsumo ohitura desegokiek hondakin kantitate handiak sortzea ekartzen dute, eta, horrenbestez, asko dira hori saihesteko borrokatzen diren ekimenak. Gazteei patatak zuzen zuritzen irakasteko asmoa zuen Ingalaterrako merkataritza gunearen ekimena haietako bat izan daiteke. Produktuaren ahalik eta kantitate txikiena baztertzen ikastea, hondakinak sortzea murriztea eta, harrigarriki, eskuzko jarduera honek estresa kentzeko duen balio handia ezagutaraztea izan ziren jardueraren lorpen nagusiak.

Espainian, urtean, 1.500 milioi kilogramo patata kontsumitzen dira, eta mundu osoan gehien kontsumitzen den elikagaietako bat da. Patata bat zuritu eta produktuaren ahalik eta kantitate txikiena baztertzeko, edo, bestela esanda, ahalik eta kantitate handiena aprobetxatzeko, mota guztietako aholkuak daude: patata berria edo zaharra den kontuan hartuta, patata motaren arabera, erabiltzen den lanabesaren arabera, patata eginda edo gordinik dagoen…

Ongi zorroztuta dagoen aizto batek edo azal-kentzeko on batek, eta bai hari ongi eusteko moduak ere, zuzenean eragiten dute patata ahalik eta gehiena aprobetxatzean. Erabilitako lanabesa luzea bada, pinturako arrabol bati bezala eustea gomendatzen da; eta “Y” forma badu, arkatz bati bezala eustea komeni da. Zuritzeko teknikari dagokionez, gomendagarriena da patataren oinarrian hastea eta biratzen joatea azala kentzen doan heinean. Azal horrek, gainera, ahalik eta finena izan behar du, patataren elikagai propietateak, nagusiki, bertan baitaude.

Patatak zuritzean sortutako hondakina hondakin organiko moduan eta konposta egiteko material moduan bota behar da. Interneten, bestalde, aukera asko eta asko aurki daitezke sukaldean prestatzeko eta ikerketa proiektu ugari. Proiektu horietan, hain zuzen, bioerregaia lortzeko hondakin moduan balioztatzen dute.

PATATAK KONTSERBATU EDO EDUKITZEKO AHOLKUAK

Kontsumitu aurretik, komeni da zenbait trikimailu gogora ekartzea, sukaldean prestatu aurretik patatak usteltzea saihesteko.

. Patata berriak badira, hobe da denbora epe labur batean erabili behar direnak baino ez erostea.

. Oro har, hobe da toki ilun eta fresko batean edukitzea (7 eta 10 gradu artean dagoena), hezetasuna eta hozkailuan sartzea saihestuta.

. Azkenik, gomendatzen da patatak oihalezko zaku batean edo haizeztatuta dagoen kaxa batean edukitzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.