2021eko udazkenaz geroztik, Iruñerriko Mankomunitatea edukiontziak elektronikoki irekitzeko sistema berri bat abiarazten ari da. 2022ko martxoan egindako karakterizazio-azterlaneko datuen arabera, edukiontzi marroietan bereiz bildutako gai organikoen kantitatea hirukoiztu egin da 6 hilabetean, hilabetean 81.640 kg izatetik egun hilabetean 280.876 kg izatera igarota. Irail honetan, eta gai organikoen %70 berreskuratzeko erronka izanda –Nafarroako Hondakinen Plan Integralak 2027rako jasotzen duen erronka–, Mankomunitateak berriro helduko dio kanpainari.

Sortzen ditugun gai organikoen erdiak baino gehiago gainerakoen edukiontzira botatzen ditugu. Eta HORI EZ DA HAIEN TOKIA. Gai organikoak baliatzeko eta ingurumena babesteko, edukiontzi marroira bota behar ditugu. HORI BADA HAIEN TOKIA. Hona hemen horren guztiaren zergatia.

Patatak ongi zuritzea estresa kentzeko balio handia duen jarduera dela ohartu dira, eta, era berean, hondakin organiko asko sortzea saihesteko balio dezakeela. Elikagai hori –mundu osoan gehien kontsumitzen den lauretako bat– hobeki aprobetxatzeko trikimailu batzuk bildu ditugu.