Energia garbiaren eredu bat da Eguillorko Edateko Uren Tratamendurako Estazioa. 30 urte betetzear dago; horregatik, berritze lanak egin dira eta haietan instalazio guztien berotze- eta hozte-sistema berritzailea jarri da, Artetako iturburutik datorren uraren tenperatura baliatuta dabilena. Horrez gain, instalazioko tenperatura erregulatzea energia elektrikoak abiarazitako bero-ponpa bati esker egiten da, eta energia elektriko hori, eraikinaren estalkian kokatuta dauden plaka fotovoltaikoekin sortzen da, neurri handi batean.