Gizakiok biomasa globalaren %0,01 baino ez gara. Hala ere, duela gutxi argitara eman den azterlan baten arabera, antropomasaren pisuak (sortzen ditugun elementuena) gainerako izaki bizidunen masa osoarena gainditzen du. Oso litekeena da planetak irautea gure neurrigabekeria gorabehera, baina iraungo al dugu guk espezie gisa?
Nekazaritza modernoak mehatxupean jarri zuenean Arakilgo nekazaritza tradizionala, Udala, Sakanako Garapen Agentzia eta Arrea elkartea martxan jarri ziren herritar zaharrenei entzuteko eta haien ezagutza eta egiten jakitea berreskuratzeko. Egun, zenbait toki-barietate berreskuratu dira eta biodibertsitatea gordetzeko eta biderkatzeko sare bat sortu da, ibarreko eta inguruetako biztanleak partaide egin nahi dituena, haziak eta fruta-arbolak landatzeko, biderkatzeko eta trukatzeko.
Imajinatzen al duzu tximeleta-espezie batek, orkidea-mota batek edo aurkitu berri den armiarma batek zure izena, maite duzun norbaitena edo zure enpresarena izatea? Helburu zientifikoak dituen Alemaniako ekimen pribatu batek prozedura hori errazten du.












