Iruñerriko Mankomunitateak intsektuentzako hotel bat kokatu du Areatzeko meandroan, Uharten, erle bakartia ostatatzeko. Espezie hori, hain zuzen, gainbehera dago, nagusiki ekosistemak galtzen ari direlako eta gizakiok pestizidak erabiltzen ditugulako. Instalazioaren xedea da behaketa, azterketa eta ingurumen-heziketa. Eta oso harrera ona izan du; izan ere, kokatu zen lehenbiziko egunetik, Osmia spp erlearen zenbait banakok, erle bakarti igeltseroen emeek, polena eta nektarra garraiatu zuten hoteleko hutsune desberdinetara eta gero zigilatu egin zituzten, etorkizuneko belaunaldia hartzeko.

Premios Rolex

Anita Studer duela 40 urte Brasilera joan zen ornitologo suitzarra da. Han galzorian zegoen Forbeseko zozoa (Anumara forbesi) aztertzeko asmoa zuen, baina laster konturatu zen Pedra Talhada basoa berreskuratzen ez bazuen, ez zegoela deus aztertzerik, hegazti horren habitata baitzen eta desagertzear baitzegoen. Geroztik, ingurumen-proiektua garatu du, bertako biztanleen bizi-baldintzak hobetzen arreta jarriz, azken finean, gizartea eta natura eskutik helduta aurrera joan behar dutelako.

Egun, 200 gaixotasun zoonotiko baino gehiago ezagutzen dira eta kalkulatzen da urtean 2.600 milioi pertsona ingururi eragiten dietela.
Hori ez da berria, betidanik izan baitira zoonosiak. Baina giza biztanleria handitzeak eta ekosistemak suntsitzeak, horrek berekin dakarren biodibertsitate-galerarekin batera, eragiten du gaixotasun horiek gero eta arriskutsuagoak izatea.
Egin dezakegu ezer ekiditeko? Erantzuna naturan daukagu.

Hainbat eta hainbat urtean, lepatzearen eta ipinabarrak haztearen teknikek gure basoak zizelkatu eta ikaztobiak eta ontziolak elikatu zituzten. Zuhaitzik moztu gabe, gure egurgileek egurra ustiatzeko zuten modua zen. Egun, ia ez dira erabiltzen jada, baina ez dago zalantzarik aztarna utzi dutela gure historian eta paisaietan.

Gizakiok biomasa globalaren %0,01 baino ez gara. Hala ere, duela gutxi argitara eman den azterlan baten arabera, antropomasaren pisuak (sortzen ditugun elementuena) gainerako izaki bizidunen masa osoarena gainditzen du. Oso litekeena da planetak irautea gure neurrigabekeria gorabehera, baina iraungo al dugu guk espezie gisa?

Ayuntamiento Arakil

Nekazaritza modernoak mehatxupean jarri zuenean Arakilgo nekazaritza tradizionala, Udala, Sakanako Garapen Agentzia eta Arrea elkartea martxan jarri ziren herritar zaharrenei entzuteko eta haien ezagutza eta egiten jakitea berreskuratzeko. Egun, zenbait toki-barietate berreskuratu dira eta biodibertsitatea gordetzeko eta biderkatzeko sare bat sortu da, ibarreko eta inguruetako biztanleak partaide egin nahi dituena, haziak eta fruta-arbolak landatzeko, biderkatzeko eta trukatzeko.