COVID-19aren pandemia gure bizitzetara iritsi eta dena hankaz gora jarri zuenetik, hondakin-urak detekzio goiztiarrerako tresna garrantzitsu bihurtzen ari dira diagnostikoaren arloan, izan ere, 15 edo 20 egun aurreratzen baitzaio pazienteen klinikoari eta egon litezkeen berragertzeak detektatu baititzake. Nafarroan, foru-gobernuak, NILSA-CSICen eskutik, lankidetza-hitzarmena izenpetu du Iruñerriko Mankomunitatearekin eta beste erakunde batzuekin, birusaren detekzio goiztiarrerako prozedura garatzeko lanak koordinatzeko. Hitzarmen horren ondorioz, Arazuriko HUA, Tutera, Lizarra, Tafalla, Artaxoa eta Reina Sofía ospitaleko…
Urari eta COVID-19ari buruzko istorio bitxi bat, navajo indiarren eta irlandarren artekoa, aitzakia dugu jakiteko, batetik, ura, saneamendu egokia eta higienea eskura-izate unibertsala zergatik den ezinbestekoa une honetan eta, bestetik, zein neurritan lankidetzak, elkartasunak eta ahaleginak batzeak erraztu dezakeen mundu osoko erronka honi aurre egitea.
Plastikoa gure erosketetara itzuli da, eta, ondorioz, gure bizitzetara eta ingurunera, eta askok kezkagarritzat jotzen duten neurri batean itzuli ere. Kontsumitzaileak garen heinean, egin al dezakegu ezer?