Bizitzeko egun dugun estiloak askoz ere energia gehiago behar du Industria Iraultzaren aurretik bizitzeko behar zena baino. Askoz ere gehiago ibili edo mugitzen gara, eta askoz ere distantzia luzeagoetan. Gehiago garraiatzen dugu. Gehiago ekoizten dugu. Eta gehiago kontsumitzen dugu, askoz ere gehiago.
Hori guztia egiteko energia behar dugu, eta energia hori lortzeko, batik bat, erregai fosilak erabiltzen ditugu, erreserba mugatuetatik datozenak, gero eta urriagoak diren erreserbetatik. Planeta eta biztanleak, haien artean gizakiak, pozoitzen ari diren erregaiak…