Bartzelonan argi dute bizi-kalitatea hiri berdearen sinonimoa dela. Egiturak polinizatzaileentzat, belar-mozte partzialak, polinizatzaileen erakargarri diren loreez beteriko lorategiak, hiri-egituraren eta alde naturalen arteko trantsizio-guneak zaintzea… Naturguneek hiriko biztanleen osasunean zuzenean eragiten dutela ulertzen den hiri batean gauzatzen dituzten jarduketak dira horiek guztiak.

Eugiko urtegia eraikitzea eta 1971n lanean hastea erabakigarria izan zen Iruñearen eta bere hiri-continuumeko herrien demografia-, hiri- eta industria-garapenerako. Gaur-gaurkoz, Iruñerrian kontsumitzen den uraren %40 baino gehiago ematen du.

Viladecans hiria erleen laguna da, eta haiek aintzakotzat hartzen ditu hiriaren ingurumen-kalitatea aztertu, zaindu eta hobetzeko. Hirian dituzten hiru erlauntzetako eztiarekin bisitariei harrera ona egiten diete, Erleen Etxean neska-mutiko eta helduentzako jarduerak egiten dituzte, eta etxebizitzetako balkoiek eta txorkoek lore erakargarriak erakusten dituzte, intsektu polinizatzaile horiek bila ibiltzen diren jaki gozoa aurki dezaten.

Ikastetxeko konpost-ontzitik ateratako konpostak elikatzen duen baratze bat haur-eskola baten barnean. 105 bularreko haur, ibiltari eta nagusiri zuzendutako heziketa-proiektua, zuzenean familiengan ondorioa duen ingurumen-sentsibilizaziorako proiektua. Hau “Zentzumenak lantzen” da, duela bi ikasturte Mendillorriko haur-eskolan abian jarri zuten ekimena.

Riner 300 biztanleko udalerria da, Lleidako probintzian dago eta jendez husten hasi zen. Udalerria, gainera, landatarra da argi eta garbi, eta betidanik bere historiari oso lotuta egon zen diru-iturri nagusietako bat galtzen hasi zen: erlezaintza. Hori ikusirik, kultura-, heziketa- eta gizarte-arloko proiektu bat jarri zuten martxan, eta beste helburu batzuen artean erleentzat erreferente bihurtzea eta erlezain berriak erakartzea jarri zuten.

Imagen de PollyDot en Pixabay

Loke amerikarra sarraskia eragiten ari da mundu osoko erleen populazioan, eta hori, era berean, nekez itzuli ahal izango diren ondorioak ekartzen ari da berekin. Dauden landare-populazioak gutxitzen dira; airearen kalitatea okertzen da; lurzoruak gehiago higatzen dira; uraren zikloa aldatzen da landareek ez dutelako ur nahikorik itzultzen atmosferara; eta zenbait elikagairen laboreak murrizten dira, existitzen diren hazkuntzako 1.400 landareen %85ek animalia-polinizazioa behar baitute. Irtenbide azkarra aurkitu behar da.

Bertako hazien banku bat, haziak biderkatzeko baratze bat, haziak eta ezagutzak trukatzeko saioak, hiri-baratze bat sortzen ikasteko tailerrak, landareen osasunari edo hazien hautaketari buruzko tailerrak, eta baratzean lantzen diren sendabelarren onuren gaineko beste tailer batzuk. Horiek guztiek osatzen dute Mendillorriko Hazitokia proiektua, Iruñerriko landareen barietateak kontserbatzeko eta natura beti beren aliatu handi moduan ikusi duten pertsonen jakintza eta lan ona sustatzeko asmoa duen ekimen bat.

Gizateriak inoiz aurrez aurre izan duen arazo larriena da klima-aldaketa. Zientzia konprometitua eta mobilizatzen duena ardatz duten ekimenak oso erabilgarriak izan daitezke, herritarrak ziurtasunetan oinarrituta mobilizatzen baitituzte. Haietatik eratortzen diren ekintzak azterlan zientifikoek bermatuta daude, eta eragina eta emaitzak izan ditzakete.

Abelazkuntza estentsiboaren krisia, basoko landarediaren aurreratze orokortua, erabilera tradizionalak alde batera uztea eta beste erabilera batzuk indarrean sartzea, eta klima-aldaketa basoko suteen etengabeko eta benetako arriskuko egoera gero eta handiagoa eragiten ari dira. Eta arrisku horrek, naturguneei ez ezik, herriei eta funtsezko azpiegiturei ere eragiten die. Hori dela-eta, neurriak hartu behar dira, baita berehalako suterik egoteko mehatxurik ez dagoenean ere.