Hirikumeek eta ingurumenak oreka aurkitu behar dute adiskidetasunean bizitzeko. We Love Cities (hiriak maite ditugu) lehiaketa bat da, eta bere helburua da herritarren parte-hartzearen bidez iraunkorragoak izango diren hiriak sortzeko beharrari buruz kontzientzia harraraztea. Kontzientzia harrarazte hori ez dago biztanleei bideratuta bakarrik, baizik eta bai arlo politikoari ere, hari neurriak hartzeko eta ekintzei heltzeko exijitzen baitzaio.

Urteak daramatzagu klima-aldaketaren aurkako borrokaz eta herrialde guztiek beren berotegi-efektuko gasen isurpenak murriztu behar izateaz hitz egiten. Espainian, atmosferara igorritako CO2gasen isurpen guztien %28,7ren arduraduna da garraioa eta hartan ibilgailu pribatua da arduradun nagusia, Ingurumeneko Kontseilaritzako 2016ko datuen arabera.  Hori jakinda, mundu osoko administrazioak ari dira oinezkoaren, bizikletaren eta autobusaren aldeko eta ibilgailu pribatuaren aurkako mugikortasun iraunkor baten alde egin behar izatearen gaineko kontzientzia hartzen. Hartara, 2019ko Mugikortasun Astearen kariaz,…