Mundu osoko 60.000 zuhaitz-espezieetako hiru zuhaitzetatik bat desagertzeko arriskuan dago. Zer esan nahi du horrek? 1,3 bilioi euro gal daitezkeela mundu osoko ekonomian. Hegaztien espezieen %75ek, ugaztunen espezieen %68k eta ornogabeen espezieen 10 milioi inguruk beren habitata galduko dutela. Mundu osoan sortzen den karbonoaren %50en biltegia desagertuko dela. Azken batean, Lurrean bizitzea askoz ere zailagoa izango dela.

Prezio apaleko altzarien iraunkortasun txikia, tresna elektriko eta elektroniko batzuen zaharkitze programatua, erosketa konpultsiboak… Asko dira tamaina handiko hondakinak sortzea eragiten duten faktoreak. Ondorioz, sofa, lastaira edo altzari zaharrak edo jada balio ez digutenak egoki kudeatzea garrantzi handiko ingurumen-erronka bihurtu da.

2021eko udazkenaz geroztik, Iruñerriko Mankomunitatea edukiontziak elektronikoki irekitzeko sistema berri bat abiarazten ari da. 2022ko martxoan egindako karakterizazio-azterlaneko datuen arabera, edukiontzi marroietan bereiz bildutako gai organikoen kantitatea hirukoiztu egin da 6 hilabetean, hilabetean 81.640 kg izatetik egun hilabetean 280.876 kg izatera igarota. Irail honetan, eta gai organikoen %70 berreskuratzeko erronka izanda –Nafarroako Hondakinen Plan Integralak 2027rako jasotzen duen erronka–, Mankomunitateak berriro helduko dio kanpainari.

Paisaia berriro ezagutzeko tresna gisa oinez ibiltzearen esperientzia aldarrikatzen duen artista da Hamish Fulton; bere ingurunera teknologiaren bidez begiratzeko, gizateriak ikusteari utzi dion paisaia hori. Fultonentzat, oinez-ibiltze iragankor eta bakartiak bere ekoizpen artistikoa eratzen du. Ez du esku hartzen paisaian, baizik eta bertatik igarotzen da, begirada erne duela. Bere burua “ibilaldiak egiten dituen artistatzat, eta ez artea egiten duen ibiltaritzat” jotzen du.

Itsasora ur geza gehien isurtzen duen munduko hirugarren ibaia da Ganges, Amazonas eta Kongo ibaien ondotik. Eta bai kutsatuenetako bat ere. Egunero-egunero, ehunka lantegitako isurpenak, tratatu gabe egunero isurtzen diren hondakin-uren milioika litro eta bilgarrietatik, film plastikotik, dosi bakarreko zorroetatik eta abarretatik datozen plastikoen tona asko eta asko eramaten ditu itsasoraino. Eta hori guztia, India %60ko birziklapen-tasa duen herrialdea den arren.

Artea beti da oso baliabide egokia mezuak igortzeko eta mezuak hartzailearen subkontzienteraino iristeko, bertan kokatzeko gero, eta, hazi txiki bat izango balitz bezala, han ernatzeko. Helburu hori lortu nahi du Josu Zapata artistak, Mendillorriko ur-biltegien esparruan jarri duen “Landare bihotza” talde-lanaren bitartez.

Egun itsasoa itotzen duten hondakin plastiko gehienen jatorria ibaietan dago. Hori dela-eta, premiazkoa da ahalik eta azkarren garbitzea. Mota askotako ekimenak daude ibaien inguruneak garbitzeko. Gaur, Mister Trash Wheel (jaun Zabor-biltzailea) eta The Ocean Cleanup (Ozeanoaren garbiketa) izenekoez hitz egingo dugu.

Iruñerriko Mankomunitateak intsektuentzako hotel bat kokatu du Areatzeko meandroan, Uharten, erle bakartia ostatatzeko. Espezie hori, hain zuzen, gainbehera dago, nagusiki ekosistemak galtzen ari direlako eta gizakiok pestizidak erabiltzen ditugulako. Instalazioaren xedea da behaketa, azterketa eta ingurumen-heziketa. Eta oso harrera ona izan du; izan ere, kokatu zen lehenbiziko egunetik, Osmia spp erlearen zenbait banakok, erle bakarti igeltseroen emeek, polena eta nektarra garraiatu zuten hoteleko hutsune desberdinetara eta gero zigilatu egin zituzten, etorkizuneko belaunaldia hartzeko.

Klima, energia, biodibertsitatea, hondakinak eta, horiekin lotuta, plastikoak… Horiek dira gaur egungo ingurumenari dagozkion trending topicak edo boladako gaiak. Baina gai horien arteko harremanik ez da islatzen inon. Hori da behintzat Ana Galarraga dibulgatzaileak esaten duena. Haren esanetan, informazio handia egon arren, eta klima larrialdia badago ere, gizartearen sentsibilizazioa ez da handitu, eta ingurumenarekiko jarrera ere ez da aldatu. “Ekonomia eta ekologia gauza bera da, azken finean, eta hori ulertzeak gure bizimodua berpasarazten digu; beraz ez da batere eroso, ahaleginak egitea eskatzen baitigu”.