Klima, energia, biodibertsitatea, hondakinak eta, horiekin lotuta, plastikoak… Horiek dira gaur egungo ingurumenari dagozkion trending topicak edo boladako gaiak. Baina gai horien arteko harremanik ez da islatzen inon. Hori da behintzat Ana Galarraga dibulgatzaileak esaten duena. Haren esanetan, informazio handia egon arren, eta klima larrialdia badago ere, gizartearen sentsibilizazioa ez da handitu, eta ingurumenarekiko jarrera ere ez da aldatu. “Ekonomia eta ekologia gauza bera da, azken finean, eta hori ulertzeak gure bizimodua berpasarazten digu; beraz ez da batere eroso, ahaleginak egitea eskatzen baitigu”.

2010ean jarri zen martxan Biointegra proiektua, Orreagan, Aspace Navarra fundazioak eta Intia sozietate publikoak sustatuta. Proiektu iraunkorra, ekologikoa, inklusiboa eta hurbilekoa da, behi-aziendaren zaintza ekologikoa egitea eta ondoren esneki ekologikoak sortzea dakarren sistema bat sustatzeko sortua. Egun, zortzi pertsonari ematen die lana, haietako sei desgaitasunen bat dutenak.

Sistema akuaponikoa da Farmer Fish, miniaturazkoa, edonoren eskueran dagoena, eta bertan arrainak baserritarrak dira eta landareek ura garbitzen dute. Bere xedea da erraztea ikasi ahal izatea nola erlazionatzen diren biologikoki eta modu iraunkorrean izaki bizidun desberdinak. Izan ere, batzuetan ahaztu egiten zaigu naturan izaki guztiek orekan bizi behar dutela.

Hirikumeek eta ingurumenak oreka aurkitu behar dute adiskidetasunean bizitzeko. We Love Cities (hiriak maite ditugu) lehiaketa bat da, eta bere helburua da herritarren parte-hartzearen bidez iraunkorragoak izango diren hiriak sortzeko beharrari buruz kontzientzia harraraztea. Kontzientzia harrarazte hori ez dago biztanleei bideratuta bakarrik, baizik eta bai arlo politikoari ere, hari neurriak hartzeko eta ekintzei heltzeko exijitzen baitzaio.

Eraiste-lan baten hondakinak espazio berri bihurtuta; banku bihurtutako obra-hondakinak; uniforme gisa erabilitako bigarren eskuko alkandorak; inauste-lanetako egurra berokuntza-sistema elikatzeko… Hori guztia, ideia onak ez ezik, enpresa eta proiektu baten filosofia ere bada: Mo de Movimiento.

Urtero, 15.000 eta 20.000 milioi arkatz artean egiten dira mundu osoan. Arkatz horiek egiteko Kaliforniako intsentsu-zedroa erabiliko balitz, gutxi gorabehera 18 metroko altuera eta metro bateko diametroa duen espeziea, 60.000 zuhaitz inguru beharko liratekeela kalkulatzen da.   Sprout arkatzak, alde batetik, baliabide naturalen kontsumo hori arindu nahi du, eta, bestetik, negozio-eredu iraunkor baten bandera-ontzi bihurtu nahi du. Negozio-eredu horrek, hain zuzen, produktu soilak sortzea bilatzen du, pertsonei lagunduko dietenak era erraz eta…

Munduko hiri handiek kutsadura atmosferikoarekin lotutako gero eta arazo gehiago dituzte. Arazo horietarako hainbat berrikuntza planteatzen dira, besteak beste, zirkulatzeko edo oinez ibiltzeko erabiltzen ditugun zoladura eta zoruetan; CO2 gasaren mailak murrizteko edo haren eraginak minimizatzeko modu bat baitira.