Imagen de mohamed Hassan en Pixabay

Badakizu Internetez egiten diren lau eskaeratatik bat itzuli egiten dela? Eta itzultzen denaren %10 zuzenean bota egiten dela? Zer gertatzen da ongi gelditzen ez zaigun jantzi bat edo, besterik gabe, pantailan ikusi dugunaren aldean, gure itxaropenak betetzen ez dituen jantzi bat itzultzen dugunean? Ez dago zalantzarik: Internetez erosteak ardura handiz jokatzea eskatzen du.

Online merkataritzak goraldi handia izan du, eta, nahiz eta horrek onura handiak ekartzen dituen erosotasunari dagokionez, ingurumenerako kalte handia ere ekartzen du: CO2 gasen isurpenak emendatzea, mugikortasunarekin lotutako zailtasunak ugaritzea, hondakinak sortzea… Enpresak eta erakundeak eragin kaltegarri horiek minimizatzen saiatzen ari dira, baina ez dago zalantzarik: erosketa arduratsua da haiek kudeatu eta kontrolatzeko gakoetako bat.