Fuente: Gobierno de Navarra

Kolonbiako biblioastoa, Thailandiako biblioelefantea, bibliobizikletak, biblionetak eta bibliobusak. Bakartuta dauden herrietara eta husten ari diren eremuetara kultura eta irakurketa helarazteko garraiobide bat modu eraginkorrean erabiltzearen adibideak dira horiek guztiak. Pertsona askorengana iristen den bidaia eta, era berean, ekiditen duena pertsona askok bakarka bidaia bat egin behar izatea.

Gaur bukatuko dugu Iruñeko Takonera parkeko ibilaldia, Iñigo Villanueva mendi-ingeniariarekin batera. Hari esker, enbor lodi eta itxura bereziko biztanle horien bitxikeriak ezagutu ditugu, «Iruña zaharretik» hurbil eta urrun istorioak kontatzeko gai direnak.

Lizarratik (Nafarroa) gertu dagoen herri txiki bat da Zabal, eta bertan bizi da eta lan egiten du Jesús Prietok, Amaia alabarekin. Ekonomia zirkularra eta 0 hondakina beren eguneroko zereginaren leitmotiva bihurtu da, eta ekodiseinua, bizitza osoa egiten daramana izendatzeko ikasi behar izan duen adiera berria. Ardo-upelen upa-oholak erabilita lanparak egiteko erabiltzen duen tailerrean hartu gaitu.