Posted

Taconerako zuhaitz bereziak III

Gaur bukatuko dugu Iruñeko Takonera parkeko ibilaldia, Iñigo Villanueva mendi-ingeniariarekin batera. Hari esker, enbor lodi eta itxura bereziko biztanle horien bitxikeriak ezagutu ditugu, "Iruña zaharretik" hurbil eta urrun istorioak kontatzeko gai direnak.

- - - - - - - - - - - - -

Iñigo Villanueva mendi-ingeniaria luxuzko gidari izan dugu La Taconera parkean egin ditugun ibilaldietan. Aurreko bi post hauetan (Takonerako zuhaitz bereziak eta Takonerako zuhaitz bereziak II), enbor lodi eta itxura bereziko biztanle hauen bitxikeriak ezagutu genituen, “Iruña zaharretik” gertu eta urrun istorioak kontatzeko gai direnak.

Kafetegi mitikoa denaren ondoan, adar zintzilikariak eta bihurriak dituen zuhaitz bat ikusi dut. Oso ederra da. “Sofora japoniarra da. Badakizu? Bere loreetatik substantzia bat ateratzen da, eta bihotzekoak ekiditeko balio duela esaten dute.  Bere eztia oso preziatua da”.

Sofora

Sofora

Soforaren enborra

Soforaren enborra

Handik gertu, haurra nintzenean Eguberrietan etxean jartzen genuen jaiotza apaintzeko balio zuen landarea ezagutu dut. Gorostia da, espezie babestua. “Ale honek duen tamainak berezi egiten du. Bere fruitu gorriak, animalia batzuentzat, neguan izaten dituzten elikagai eskasetako bat dira”, adierazten dit Iñigok.

Gorostia

Gorostia

Enborrean zuloa duen zuhaitz bat ere ikusi dut. “Ailantoa da –azaldu dit Iñigok–. Jatorria Txinan du landare honek, eta badirudi nolabaiteko izaera inbaditzailea erakuts dezakeela, baina ale honek interes handia du, parkeko animalientzat babeslekua baita”.

Aliantoa

Aliantoa

Alianto lorez josita

Alianto lorez josita

  • – Entzun duzu inoiz lepatuei buruz hitz egiten? –galdetu dit bat-batean.
  • – Bai, noski! Haiei buruz hitz egin nuen Ekoblogeko beste argitalpen batean (hemen irakurri).
  • – Bada, hor adibide bat duzu. Lizar arrunt bat da. Nafarroan asko ditugu (batik bat, pagoak, haritzak, gaztainondoak eta lizarrak), eta azken horren kasuan, bere hostoak abereei jaten emateko erabili izan dira tradizionalki. Parke honetako aleak bereziak dira haien tamaina eta formarengatik.
  • Zuhaitz morratuak

    Zuhaitz morratuak

Parketik atera gara. Atzean utzi ditugu makalak, Indi gaztainondo arruntak eta beste espezie batzuk.

Agurtu aurretik, gertu dagoen hotelerantz abiatu gara. Han, biribilgunean, Iñigok hatzarekin seinalatu du. “Begira, hori hagina da. Ez da hiriko handiena, baina bai zuhaitz berezietako bat, hirigunean kokatuta dagoelako. Hiria zabaldu eta handitu den arren, kontserbatu egin da, eta hor dago, biribilgune baten erdian. Oso motel hazten den espeziea da, eta beti gurtu izan da. Magikotzat jo izan dute, besteak beste, zeltek.

Hagina

Hagina

Haginaren fruitua

Haginaren fruitua

Ondokoa almeza da. Bere fruitua jangarria da. Zeta tindatzeko tindu hori moduan erabiltzen zen bere sustraia, eta adarrak, zigorrak egiteko”.

Almeza

Almeza

Eta azken azalpen honekin amaituko da gure txangoa. Pentsatu nahi dugu laster beste aukera bat aurkituko dugula elkartzeko eta hiriko zuhaitz eta landareen sekretuak ezagutzen jarraitzeko.

Elkar agurtzen dugun bitartean, hemendik aurrera, Takonerara sartuko garen bakoitzean, parkeari beste begi batzuekin begiratuko diogula badakigu.

ARGIBIDE GEHIAGO:

https://www.pamplona.es/sites/default/files/2019-02/Arboles%20viejos%20y%20arboles%20singulares%20de%20Pamplona.pdf

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.