Jakina denez, martxotik dugun pandemia-egoerak sektore askotako lan egiteko modua urratu eta aldarazi duela. Eta hezkuntza, zalantzarik gabe, sektore horietako ba da, eta ez bakarrik ikastetxeei dagokienez, baizik eta baita eduki akademikoetatik kanpo garatzen ziren jarduerei ere. Ingurumenaren arloko heziketa-programak atal horretan sartuko lirateke. Bat-batean, aurrez aurre egin behar zena birtual modura egokitu behar izan zen. Bat-batean, eta abisatu gabe, etorkizuna gure bizitzara etorri zitzaigun.

Egun batean semeak edo alabak eskatzen badizu ogitartekoa aluminiozko paperik gabe biltzeko, hondakin organikoak gordetzeko ikastetxean konposta egitera eramateko edo etxean sortzen diren hondakinak zehatz jaso eta idazteko, litekeena da ikastetxean ikastetxe iraunkorra izateko lan egiten aritzea.