Egungo araudiak erlezaintzako ustiategi profesionaltzat hartzen du gutxienez 150 kutxa dituena. Baina Jaume Clotetek ez zuen inoiz kantitatea lehenetsi nahi izan, baizik eta produktuaren kalitatea eta erleen ongizatea. Horregatik egin zen hiri-erlezain, modu iraunkorrago eta errespetuzkoago batean lan egin ahal izateko erleekin eta haietaz bizitzeko, erleek hiri baten bizitzari ekartzen dizkioten onurak eta duten garrantzia gizarteari transmititzen dizkion aldi berean.

Viladecans hiria erleen laguna da, eta haiek aintzakotzat hartzen ditu hiriaren ingurumen-kalitatea aztertu, zaindu eta hobetzeko. Hirian dituzten hiru erlauntzetako eztiarekin bisitariei harrera ona egiten diete, Erleen Etxean neska-mutiko eta helduentzako jarduerak egiten dituzte, eta etxebizitzetako balkoiek eta txorkoek lore erakargarriak erakusten dituzte, intsektu polinizatzaile horiek bila ibiltzen diren jaki gozoa aurki dezaten.

Riner 300 biztanleko udalerria da, Lleidako probintzian dago eta jendez husten hasi zen. Udalerria, gainera, landatarra da argi eta garbi, eta betidanik bere historiari oso lotuta egon zen diru-iturri nagusietako bat galtzen hasi zen: erlezaintza. Hori ikusirik, kultura-, heziketa- eta gizarte-arloko proiektu bat jarri zuten martxan, eta beste helburu batzuen artean erleentzat erreferente bihurtzea eta erlezain berriak erakartzea jarri zuten.

Oro har, gogoko ditugu tximeletak. Ez dira beldurra eragiten duten intsektuak, ez eta, ziztada gogaikarrietarako arriskua dakartelako, ihes eginarazten digutenak ere. Ederrak izaten dira, koloretsuak…
Baina, hala ere, gutxi dakigu haietaz. Adibidez, gutxitan ohartzen gara ingurumen-kalitatearen adierazle bikainak direla. Edo hainbat mendean multzo eredugarri gisa erabili izan direla ikertzeko biologiaren, nabigazioaren, enbriologiaren eta abarren arloetan, eta, egun, klima-aldaketa aztertzeko.