Posted

Ekintza klimatikoaren botoia

Gizateriak inoiz aurrez aurre izan duen arazo larriena da klima-aldaketa. Zientzia konprometitua eta mobilizatzen duena ardatz duten ekimenak oso erabilgarriak izan daitezke, herritarrak ziurtasunetan oinarrituta mobilizatzen baitituzte. Haietatik eratortzen diren ekintzak azterlan zientifikoek bermatuta daude, eta eragina eta emaitzak izan ditzakete.

- - - - - - - - -

*Sapienscuriosa

Union of concerned scientist deritzona irabazteko asmorik gabeko erakunde bat da, eta zientzia erabiltzen du aldaketa bat eragiteko. Lan egiteko metodoa erraza da: lehenbizi, munduko arazo larrienak detektatzen ditu; gero, desinformazioaren kontra borrokatzen da, zientzia defendatzen du eta dibulgazioa egiten du; eta, azkenik, aktibistak mobilizatzen ditu, aldaketa gauzatu dadin.

Erakundearen ekimenen artean dago Ekintza klimatikoaren botoia. “Botoia sakatzeak ez du klima-krisia konponduko –adierazten dute arduradunek–, baina lagungarria izango da”.

Hain zuzen ere, ekimen honetan, erronka moduan, proposatzen dute ekintza bat aukeratzeko hiru zailtasun-mailatan, errazetik zailera. Ekintza errazenen artean hauek daude: jendaurrean edo publikoki hitz egitea auto elektrikoen onurez, AEBetako hauteskundeetan botoa emateko erregistratzea, liburutegitik klimari buruzko liburu bat hartzea maileguan, edo oinez edo bizikletaz ibiltzea, autoz ibili beharrean, astean behin.

Aukeraketa egin eta gero, aukeratutako gaiari buruzko artikulu labur, zehatz eta argi batekin lotzen du webguneak. Eta artikuluaren amaieran, botoia sakatzea proposatzen du, erabiltzaileak sinatzeko eta erronka gauzatzeko konpromisoa hartzeko aukera izanda.

Gainera, erronkaren konpromisoa hartzen duenak sareetan partekatzeko aukera du, pertsona gehiagok bat egiteko kausa horrekin eta, hartara, helburu handiagoak lortzeko. Erronka, sare sozialak… Zientziaren komunitatea mugitzen den eta gauden mundu honetaz kontziente da!

Gizateriak inoiz aurrez aurre izan duen arazo larriena da klima-aldaketa. Eta argi dago mota honetako ekimenak, eta zientzia konprometitua eta mobilizatzen duena ardatz dutenak oso erabilgarriak izan daitezkeela, ziurtasunetan oinarrituta baitaude. Azterlan zientifikoek bermatutako ekintzetan jardutea eragiten dute, eta eragina eta emaitzak izan ditzakete.

Goazen botoia sakatzera!

Gogoan izan Ekoblog honetan Klima Aldaketari dedikatutako botoi bat dugula (sakatu hemen)

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.