2016ko ekainaren 1ean, Coruñako Unibertsitateko espezialista-talde batek urpeko ibilgailu bat murgildu zuen Eugiko urtegiko uretan, kartografia batimetrikoa (urpeko gainazalaren erliebea) eta kalkulu morfometrikoak (urtegiaren tamaina eta forma) egiteko eta beste datu batzuk eskuratzeko. Azterlan hari esker, egun urtegiaren benetako dimentsioak ezagutzen ditugu eta badakigu, sortu zenetik, ez dela txikitu urtegiak ura biltzeko duen edukiera.
Duela 30 urte, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Batzar Nagusiak martxoaren 22a Uraren Mundu Eguna izendatu zuen. Geroztik, egun hori ospatzen dugu, naturako elementu horren garrantziari buruz hausnartzeko aitzakia moduan.
Aurten, arreta ur gezan jarriko da, eta, are zehazkiago, akuiferoetan dagoen ur gezan. ‘Lurpeko ura – Ikusezina ikusgai egiten’ lelopean, baliabide hori desagertzeak mundu osoko biztanleriarentzat edukiko lituzkeen ondorio larriak erakutsi nahi dira.
2018an, luiziak gertatzeko arriskua zela eta, obrak egin behar izan ziren Artetako iturburuaren ahoa eta zaindariaren etxea (Iruñerriko Mankomunitateko Informazio Zentroa) mugatzen dituen eskuineko hegala tinkotzeko. Helikopteroak, langile taldeak eta makineria uraren zurrumurrua nagusi den leku batean sartu ziren. Beharrezkoa zen, haren ahotsa berriro entzun nahi bagenuen.
80. hamarda arte, Artetako akuiferoaren gainean Andia mendilerroko bazkalekuak zeuden, Nafar Komunitate osoko abere-karga handienetakoa zutenak, eta bai Goñibarko herrietako laborantza-azalerak ere. Horregatik, Nafarroako biztanleen erdiei baino gehiagori edateko ematen dieten uraren kalitatea bermatzeko, Iruñerriko Mankomunitateak 113 kilometro koadroko babes-perimetro bat finkatu behar izan zuen. Hona hemen historia.
Andia mendilerroaren erraietan dagoen Artetako akuiferoko urek 1895az geroztik ematen diote edaten Iruñeari. Zailtasun teknikoek, Administrazioaren trabek, tentsio politikoek eta abarrek ez zuten lortu ura udalbatzetara, sozietateetara, industriara eta XIX. mendearen amaieran nabarmen gora egin zuen biztanleria batengana eramateko asmoa zuen proiektu bat zapuztea.