Posted

Transhumantzia zaharkituta dago?

Historiaurreko garaietatik, artzain transhumanteak beren artaldeak lurralde beheretara eramaten aritu dira, neguan zehar klima epelagoei etekina ateratzeko eta animaliak modu naturalean elikatzeko, eta udaberrian mendietako bazkaleku finetara itzultzen. Dena den, abeltzaintza-sistema tradizionalak, landa-arloko jarduerak alde batera uztea, klima-aldaketa eta beste faktore batzuk jardunbide hori desagerrarazten ari dira. Merezi du kontserbatzea?

- - - - - - - - - - -

Udazkeneko hilabeteetan, artzain transhumanteek beren artaldeak lurralde beheretara eraman zituzten, klima epelagoei etekina ateratzeko eta neguan zehar animaliak modu naturalean elikatzeko. Eta orain, udaberrian, mendietako bazkaleku finetara itzultzen ardi dira, haietako belarrak aprobetxatzeko udan zehar.

Hala egiten da historiaurreko garaietatik, artzainen familiak herrixketan kokatzen hasi ziren garaietatik, nekazaritzan hasita abeltzaintzako jarduera utzi gabe, zeinak beti eskatzen dituen bazka onak. Beraz, artzaina behartuta dago bere artaldeak ibarretik mendira eramatea, eta alderantziz.

1950ean, ordea, abeltzaintza-sistema tradizionaletara krisia heldu zen, eta, beraz, landa-ingurunean atzerapauso larria gertatu zen. Izan ere, XVIII. mendearen erdi aldera ia lau milioi abelburu zeuden, XX. mendearen erdi aldera milioi eta erdi ziren, eta egun ez dituzte 800.000 abelburuak gainditzen.

Eta horrek guztiak ingurumen-ondorio larriak eragin ditu, jardunbide honetan aritzeak aintzat hartu beharreko hainbat abantaila ekartzen baititu berekin:

  1. Baso-suteei aurrea hartzea:
  • Artalde transhumanteen artzaintza kontrolatuak biomasa lehorra eta erregaia ezabatzen laguntzen du, hartara, baso-suteen probabilitatea eta intentsitatea murriztuz.
  1. Biodibertsitatea kontserbatzea:
  • Artaldeak bazkaleku desberdinetan ibiltzeak haziak sakabanatzea eta polinizazioa laguntzen du, eta, hala, landare-espezieen aberastasunean eta dibertsitatean laguntzen du.
  1. Ekosistemei eustea:
  • Abereek landareak zapaltzeak eta belarra kontsumitzeak landareak gehiegi haztea kontrolatzen lagundu ahal du, lurraren higadurari aurrea hartuta eta ekosistemen egiturari eta eginkizunari eutsita.
  1. Nekazaritza eta abeltzaintza iraunkorrak sustatzea:
  • Eskualde desberdinetan denboraldiko bazkalekuak aprobetxatzeko bidea ematen du transhumantziak, baliabide naturalak optimizatuz eta ekosistema bakar eta beraren gaineko presioa murriztuz.
  1. Landa-arloko gizarte- eta ekonomia-garapena:
  • Transhumantziak tokiko ekonomia sustatu eta enplegua sortzen du, bereziki, biztanleria-dentsitate baxuko landa-inguruneetan.

Transhumantzia babesteko, 2023ko abenduan, Unesco etxeak Gizateriaren Kultura Ondare Immateriala deklaratu zuen Albanian, Andorran, Austrian, Kroazian, Espainian, Frantzian, Grezian, Italian, Luxenburgon eta Errumanian.

Horrez gain, aurreikusita dago 2026a Artzainen eta Larreen Nazioarteko Urtea izatea Mongolian.

Edonola ere, hori guztia gutxi izango da milaka urte dituen bizimodu hori babestu nahi bada, egun erronka handi hauek baititu aurrez aurre:

  • Errentagarritasun ekonomikoa: abeltzaintza intentsiboak eta haragiaren merkatua globalizatzeak zaildu egin dezakete transhumantziaren errentagarritasuna abeltzainentzat.
  • Zailtasun logistikoak: abelbideen mantentze-lanak (transhumantziako bide tradizionalak) eta abereen distantzia luzeko lekualdatzeei lotutako burokrazia oztopoak izan daitezke honetan jarduteko.
  • Lurzoruaren erabilerak aldatzea: azpiegiturak hedatzeak eta landa-garapenak bazkalekuak zatitzea ekarri eta transhumantzia tradizionala zaildu dezakete.
  • Landa-inguruneetatik alde egitea: landa-inguruneak jendez husteak artzainak egotea eta transhumantziarako beharrezkoa den azpiegitura mugatzen du.
  • Klima-aldaketa: lehorteek eta tenperaturak berotzeak eragina izan dezakete ibilbide tradizionaletan bazkalekuak erabilgarri egotean.

Laburbilduz, badirudi ez direla garai onak transhumantziarako. Hala ere, kontuan hartuta eskaintzen dituen abantailak, hura kontserbatzeak gogoeta egitea merezi du.

Honekin lotutako posta:

Nola ikasi artalde bat larreratzen

Iturriak

http://soria-goig.com/Etnologia/trashumancia1.htm

https://www.heraldo.es/noticias/aragon/teruel/2019/05/29/la-trashumancia-quinto-motivo-del-ano-para-visitar-el-maestrazgo-en-primavera-1317544.html

https://www.eldiario.es/andalucia/recuperando-trashumancia-tradicion-gestiona-territorios-previene-incendios-forestales_130_9185769.html

https://www.interempresas.net/ovino/Articulos/480874-La-trashumancia-cobra-importancia-con-la-sequia-en-su-faceta-de-prevencion-de-incendios.html

https://www.upa.es/_clt/lt_cuadernos_16/pag_028-033_trashumancia.pdf

https://www.gourmets.net/revista-club-de-gourmets/universo-gourmet/la-importancia-de-la-trashumancia

https://zaguan.unizar.es/record/76074/files/texto_completo.pdf

https://www.madrimasd.org/blogs/biodiversidad/2013/02/importancia-de-la-trashumancia-en-el-mantenimiento-de-las-dehesas/

https://www.briega.org/es/opinion/importancia-trashumancia-espana-para-conservar-diversidad-biologica-europa-mitigar-cambio

https://www.wwf.es/?35180/Ganadera-extensiva-y-trashumancia-contra-las-llamas

https://www.mapa.gob.es/es/desarrollo-rural/publicaciones/publicaciones-de-desarrollo-rural/LIBRO%20BLANCO%202013_tcm30-131212.pdf

https://trashumanciaynaturaleza.org/la-trashumancia-frente-al-cambio-climatico-y-para-la-conservacion-de-la-biodiversidad

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.