Posted

Amatxo, egarriak nago

Sandra Uve ilustratzailea, idazlea eta zientzia-dibulgatzailea da. Duela oso gutxi, Mendillorriko Ur-Biltegietan (Nafarroa) "Nola ausartzen zarete?" erakusketa ikusgai jarri du. Bertan, 26 arlo desberdinetako zenbait ingurumen-aktibistaren 26 ilustrazio (akuarela likidoa eta tinta txinatarra) biltzen ditu. Emakumearen Nazioarteko dela eta, orain horietako 5 emakumen lana aurkezten digu. Haien lanetan guztiek itsasoa eta ura hartu dituzte hizpide; beraz haientzat ura bizitza eta bizimodua da. Emakume hauek ozen mintzatu dira klima-aldaketa geldiarazi behar dugula eta gure jarrera aldatu behar dugula ohartarazten digute. Izan ere, ez badugu egiten, planetarik gabe geldituko gara behin betiko.

- - - - - - - - - -

*Sandra Uve, ilustratzailea, idazlea, hezitzailea eta zientzia-dibulgatzailea

Duela 3.750 milioi urte baino gehiago, bizia ozeanoetan hasi zen. Ur gaziaren masa handi horiek ia gure planetaren %71 hartzen dute. CO2 (karbono dioxidoa) gasen %40 hartzen dituzte. Gehiegizko beroaren %90 xurgatzen dute. Arnasten dugun oxigenoaren %50 ematen digute. Horrenbestez, atmosferako eta lurrazaleko uraren zati handiena itsasoko ur gazitik dator. Aquae fundazioren datuen arabera, gure planeta urdinak 1.386 milioi kilometro kubo ur ditu gutxi gorabehera. %97 ur gazia da, eta Lurrean dagoen uraren %2,5 baino ez da gezatzat jotzen. Ur gezari dagokionez, aintzat hartzen badugu planetan erabilgarri dauden baliabideen %90 Antartidan daudela, ugaritasun-sentsazio hori txikitu egiten da. Ur gezaren %0,5 baino ez dago lurpeko metakinetan, eta %0,01, ibai eta aintziretan.

Ura behar dugu bizirik irauteko. Urik gabe, biodibertsitate guztia desagertuko da. Orain bizi garen moduan, ur-kantitate handiak eskatu eta erabiltzen, eta guk geuk eragin dugun krisi klimatikoaren ondorioz, egunetik egunera ur gutxiago dugu eta URAREN KRISIA izango denetik oso gertu gaude.  

Asunción Ruiz (Madril, 1966) “Nola ausartzen zarete?” erakusketako protagonistetako bat da, eta, bere iritziz, “dena galdu behar izan dugu jabetzeko”.  Asunción lizentziaduna da Zientzia Biologikoetan, espezialista Ingurumen Biologian eta diplomaduna Enpresen Ingurumen Kudeaketan, eta ezezagunenetakoak diren ingurumen-arazo handietako batzuetan (amiantoa, lurpeko urak, kutsadura erradiaktiboa…) lan egin du eta ebaluatzen aritu da. Berak eta Seo Bird Lifeko bere taldeak txosten handiak eta garrantzitsuak kaleratzen dituzte uraren kudeaketaren gainean. Eta gure herrialdean ez dugu batere ongi kudeatzen. Saneamendua da, hain zuzen, kontsumitzen dugun uraren truke hainbeste ordaintzearen arduradun nagusia. Zergatik dago hain kutsatuta ura? Krisi klimatikoa egotea ekartzen duten arrazoi berberengatik: gehiegizko gas kutsatzaileak, gehiegizko plastiko-isurketak… Baina ura zikintzen jarraitzen dugu, halako moduan, ezen, ez bagenu saneatuko, are gehiago handituko bailitzateke urteko 25 milioi heriotzaren kopuru hori –4.500 haur egunean–, eskura ur kutsatuak izateagatik izaten diren heriotzen kopurua.  

Gai honekin arduratuta dauden beste emakume asko daude Asunciónekin batera erakusketan.  Ellen H. Swallow Richards (AEB, 1942-1911) ingurumen-ingeniaritzaren sortzailea izan zen. Uraren kutsaduraren lehen zientzia-azterlana garatu zuen eta “kloro normala” ezartzea bere kalitaterako. Bere ikerketei Oekology esan zien, ekologiako lehen termino ezaguna. Rachel Carssonek (AEB, 1907 – 1964), “Silent Spring” (Udaberri isila) bere lehen liburuan (1962), agerian utzi zuen DDTaren (Dikloro difenil trikloroetanoa) arriskua ingurumenerako. Pestizida kantzerigeno bat da, mundu osoan milioika hegazti hil zituena eta, gainera, uretan maila handietan metatzen dena arrainetan eta uretako ugaztunetan (adibidez, fokak eta baleak). Horrenbestez, kate trofikoan metatzen da eta, ondorioz, dena kutsatzen du. Ángeles Alvariño (Espainia, 1916 – AEB, 2005) eta Jane Lubchenco (AEB, 1947) ozeanografoek eta biologoek zooplanktona eta fitoplanktona ikertu zituzten, elikatze-katearen oinarria hobetzeko eta mundua ohartarazteko ozeanoak kutsatzearen arriskuez. Edo gertuagokoak iruditzen zaizkigun arazoak dituzten emakumeak, hala nola Lois Gibbs (AEB, 1951), zeinak jakin zuen 5 urteko semearen Lehen Hezkuntzako eskola hondakin toxikoen hondakindegi baten gainean eraikita zegoela, eta dozenaka urte zirela hondakin horiek edateko ura eta ingurumena kutsatzen ari zirela eta gaixotasun larriak sortzen.

Erakusketa honetan 26 superemakume eta ingurumen-aktibista daude. Eta denak ezagutzera gonbidatu nahi zaituztet. Are gehiago, arren eskatu nahi dizuet ezagutzeko.

Denon artean egin behar dugu aldaketa. Izan ere, ez badugu egiten, planetarik gabe geldituko gara behin betiko.   

*Sandra Uve ilustratzailea, idazlea, hezitzailea eta zientzia-dibulgatzailea da.

“Supermujeres, superinventores” (Planeta, 2018) liburua heziketa-erreferentzia izan da eskola, institutu eta unibertsitateetan. Bere lan piktorikoa zenbait museotan egon da ikusgai, hala nola Bartzelonako Arts Santa Mónican eta Iruñeko Kondestable Civivoxen. “Superwomen, superinventors” erakusketa batetik bestera dabil Bartzelonako Diputazioaren liburutegietan. “Asmatzaileak aurkitzen” erakusketa Atarrabiako Pilategian eta Mendillorriko ur-biltegietan, Cosmocaixa Barcelonan eta Caixaforum zentroetan (Girona, Tarragona, Lleida eta Zaragoza) izan zen.

Ingurumen-aktibisten eta “itsasoko emakumeen”, itsas biologoen, gaineko “Nola ausartzen zarete?” erakusketa honen bidez, heziketarekin, genero-berdintasunarekin eta ingurumenarekin duen konpromisoa errepikatu du.

2021.eko Uraren Nazioarteko Eguna zela eta post serie bat sortu genuen “Ura zer da zuretzat?” lelopean (#water2me). Hauek izan ziren post honekin batera kaleratutako beste post batzuk (klikatu haien gainean):

  1. 1.- Kutsadura akustikoa ozeanoetan
  2. 2.–Gure ibaietako oroitzapenak
  3. 3.- Banku-txartelak, ozeanoetako hondakinetatik abiatuta
  4. 4.- Itsasoaren eta lehorraren artean
  5. 5.- Nola ereiten dira hodeiak?
  6. 6.- Edaten dugun ura energia iturria bihurtuta
  7. 7.- Nortasun juridikoa ibairako
  8. 8.- Ura funtsezkoa denean norberaren lanerako

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.