Posted

Banku-txartelak, ozeanoetako hondakinetatik abiatuta

Egunero-egunero 8 milioi tona hondakin iristen dira ozeanoetara. Kalkulatzen denaren arabera, 2050ean plastiko gehiago egongo da ozeanoetan arrainak baino. Hori horrela izanik, itsas hondakinekin egindako banku-txartel bat merkaturatu behar dela jakitea (tradizionalki oso zailak izan dira birziklatzeko) positiboa da berez, baina, era berean, kezkagarria. Izan ere, alde batetik, esperantzagarria da jakitea norbait hondakin horiek biltzen aritzen dela eta beste erabilera batzuk ematen, baina, bestetik, kezkagarria da egiaztatzea gure plastikoekin itsasoak itotzen jarraitzen dugula.
Imagen de PublicDomainPictures en Pixabay

- - - - - - - - -

Lehenagoko argitalpen batzuetan ikusi dugu nola sortzen diren produktu berriak itsasoan aurkitzen diren hondakin plastikoetatik abiatuta. Direla sakelakoetarako zorroak (irakurri hemen), direla eskulturak (irakurri hemen). Orain beste aplikazio baten berri izan dugu.

Alemaniako Giesecke+Devrient (G+D) segurtasuneko teknologia-enpresak hitzarmen bat izenpetu du Parley for the Oceans itsas kontserbaziorako GKEarekin, banku-txartelak itsas hondakinekin egiteko. Banku-txartel tradizionalak birziklatzeko zailak izaten dira, elementu elektronikoak izaten baitituzte. Horri gehitzen badiogu urtean 2.000 milioi txartel inguru sortzen direla (2.500 tona PVC gutxi gorabehera), ohartzen gara ekimen honek onura handiak ekar diezazkiokeela ingurumenari.

Txartel berriak “Convego Parley Ocean” izenarekin merkaturatuko dira, eta Parley ingurumen-erakundeak jasotzen dituen hondakinetatik abiatuta egingo dira. Hondakin horiek prozesatu egingo dira, pikor bihurtu, fardel eta plastikozko ezkata, eta gero material hori erabiliko da txartelak ekoizteko.

Parley for the Oceans gobernuz kanpoko erakundeak gauzatzen dituen ekintzen artean dago ekimen hau. GKEaren helburuetako bat, hain zuzen, herritarrak sentsibilizatzea da, ozeanoen hauskortasun edo ahuleziaren gainean. Horretarako, lankidetzan aritzen da itsas paisaiak eta baliabideak andeatzea geldiarazten duten proiektuak garatzean. Gainera, plastikoa erabiltzea murrizteko estrategia bat garatzen du, itsasora iritsi aurretik geldiarazteko, eta material eta produktu iraunkor berriak diseinatzeko baliatzeko.

Zalantzarik gabe, mota honetako erakundeak egotea oso beharrezkoa da, eta are gehiago, kontuan hartzen badugu egunero-egunero 8 milioi tona hondakin iristen direla ozeanoetara. NBIP Nazio Batuen Ingurumen Programaren arabera, hondakin horien guztien %70 itsas hondora iristen dira, %15 ur-zutabean mantentzen dira (presioa neurtzeko unitatea, ur-zutabe puru baten pisua adierazten duena) eta gainerakoak hondartzetara iristen dira. Ellen MacArthur Fundazioak, bere aldetik, kalkulatzen du 2050ean plastiko gehiago egongo dela ozeanoetan arrainak baino. 

Gai honi buruz gehiago jakin nahi izanez gero, baliteke argitalpen hauek interesgarriak iruditzea:

2021.eko Uraren Nazioarteko Eguna zela eta post serie bat sortu genuen “Ura zer da zuretzat?” lelopean (#water2me). Hauek izan ziren post honekin batera kaleratutako beste post batzuk (klikatu haien gainean):

  1. 1.- Kutsadura akustikoa ozeanoetan
  2. 2.–Gure ibaietako oroitzapenak
  3. 3.- Amatxo, egarriak nago
  4. 4.- Itsasoaren eta lehorraren artean
  5. 5.- Nola ereiten dira hodeiak?
  6. 6.- Edaten dugun ura energia iturria bihurtuta
  7. 7.- Nortasun juridikoa ibairako
  8. 8.- Ura funtsezkoa denean norberaren lanerako

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.